2017/01/19

13:27

Albisteak

Otsailean, Zentral aretoan

Agortu egin dira Skunk Anansieren Iruñeko kontzerturako sarrerak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Otsailaren 9an, Zentral aretoan izango da talde britainiarra, 'Annarchystecture' diskoa aurkezten. The Peal Harts bikotea izango dute gonbidatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Skunk Anansie Iruñeko Zentral aretoan arituko da otsailaren 9an. Egun bat geroago, Madril bisitatuko du, eta Bartzelona harrapatuko du otsailaren 13an. Bada, azken orduan antolatzaileek jakinarazi dute agortu egin direla Nafarroako hiriburuko emanaldirako sarrera guztiak, non Anarchytecture disko berriko kantuak aurkeztuko dituzten.

Gainera, hiru zuzeneko horietan ez dela bakarrik egongo iragarri du taldeak. Alegia, The Peal Harts bikotea izango duela gonbidatu aipatu hitzorduetan.

Biak ala biak (Skunk Anansie eta The Pearl Harts) ezagun dira zuzeneko indartsuak emateagatik. Skunk Anansiek, adibidez, amorrua eta protesta ditu ardatz abestietan, baina sentsibilitatea eta hunkiberatasuna ere baditu oinarri.



  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena