Albisteak
2017ko uztailean, Mundakan
Mundaka Festival 2017, egunez egun
IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS
Uztailaren 28tik 30era ospatuko da jaialdia, eta, besteak beste, Ocean Colour Scene, Mando Diao eta Zea Mays taldeak igoko dira oholtzara. Sarrerak 65 euroan daude salgai, www.mundakafestival.eus-en.
Mundaka Festival 2017aren kartela itxita badago ere, gaur bertan eman dute jakitera zein izango den jaialdi horretako egitaraua.
Uztailaren 28tik 30era ospatuko da festa, eta Mando Diao, Quique Gonzalez & Los Detectives eta Zea Mays taldeek abiatuko dute aurten.
Bigarren egunean, uztailaren 29an, besteak beste, Ocean Colour Scene eta Lee Fields & The Expressions taldeek jarraituko dute Mundakako festibala girotzen.
Azken egunean, herri osora zabalduko da jaia, eta The Rad Trads, Willis Drummond eta Sei Urte taldeen kontzertuekin amaituko da aurtengo edizioa.
Sarrerak
Bonuek 65 euro balio dute, eta egun bakarrerako sarrerek, berriz, 40 euro. Mundaka Festivalen atarian salgai daude jada.
Hau da Mundaka Festival 2017ko egitaraua:
Uztailak 28, ostirala
Mando Diao
Quique Gonzalez & Los Detectives
Julian Maeso
Zea Mays
Dark DJ
Uztailak 29, larunbata
Ocean Colour Scenic
Beth Hart
Allah-Las
Lee Fields & The Expressions
Last Fair Deal
Chelis
Uztailak 30, igandea
DJ Blacká vermut saioa
The Rad Trads
Willis Drummond
Seiurte