Albisteak
Donostiako jaiak
Esne Beltza, Las Tea Party eta El Drogas Aste Nagusian, piratek antolatuta
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Abuztuaren 12tik 19ra, Bad Sound System, Huntza, Juantxo Skalari, Ze Esatek! eta Koban ere egongo dira Flamenka gunean.
-
Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel
Udalak Aste Nagusian Saguesen egongo diren kontzertuen berri eman ostean, Donostiako Piratak jai herrikoien aldeko mugimenduak abuztuaren 12tik 19ra, Flamenka gunean, arituko diren taldeen izenak iragarri ditu.
Hala, lehenengo egunean 3gabe2 taldeak girotuko du gaua; hurrengo egunean, Koban, Iseo & Dodosound eta The Mousenhunters eta DJ P3Z igoko dira taula gainera; eta hirugarren egunean, Huntzaren eta Esne Beltzaran txanda izango da.
Bistan denez, egunero izango da zer entzun Donostiako festetan. Hilaren 15ean, esaterako, Lagrimas de Sangre eta Bad Sound System eta lagunak, eta biharamunean, abuztuaren 16an, Las Tea Partyren musikak bustiko du Flamenka gunea, Ze Esatek! eta Juantxo Skalari igaro baino egun bat lehenago, hain zuzen.
Bukatzeko, Pelaxen eta El Drogasen musikarekin gozatuko dute donostiarrek abuztuaren 18an, eta azken egunera arte "parrandan" dabiltzanak Tximeletaren erritmora egingo dute dantza festetako azken egunean.
EGITARAUA
ABUZTUAK 12
3GABE2
ABUZTUAK 13
ISEO & DODOSOUND + THE MOUSENHUNTERS
DJ P3Z
ABUZTUAK 14
HUNTZA
ESNE BELTZA
ABUZTUAK 15
LAGRIMAS DE SANGRE
BAD SOUND SYSTEM ETA LAGUNAK
ABUZTUAK 16
LAS TEA PARTY
ABUZTUAK 17
ZE ESATEK
JUANTXO SKALARI
ABUZTUAK 18
PELAX
EL DROGAS
ABUZTUAK 19
TXIMELETA
p>TXIMELETA