Albisteak

Lehenengo edizioa

C. Tangana, Bilbao Halloween Festival jaialdiko kartelburu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Trap eta pop musika izango da nagusi astearte honetan BEC erakustazokan egingo duten aipatu jaialdiaren estreinako edizioan.

  • C Tangana

    C Tangana

C. Tangana izango da Bilbao Halloween Festival 2017 jaialdi berriaren kartelburua. Gaur egun trap eta pop musikan erreferente diren musikariak arituko dira bertan. Hala, asteartetik asteazkenera doan gauean C. Tangana ez ezik, Locoplaya, DJ Nano, Space Elephants, Arkano, Invert, Jon Flores, Mr. Kul, Johny Zen, Danny Meip eta Zkinni D ere igoko dira agertokira. Kontzertuak BEC erakustazokan egingo dituzte, 20:00etan hasita (19:00etan irekiko dituzte ateak).

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Halloween estiloan oinarritutako ikus-entzunezkoen muntaia ikusgarria izango du jaialdiak. "Bilbao Halloween Festival (BHF) apartekoa izango da, Euskal Herrian inoiz ez da horrelakorik ikusi", adierazi dute.

Musika (reggaetoia eta elektronika tarteko) eskaintzeaz gain, lehiaketak, aktore eta dantzarien ikuskizunak eta konfeti jaurtiketa erraldoia egongo dira.

Sarrerak

18 urtetik beherakoek ez dute jaialdian sartzerik izango. Lehendabiziko 500 sarrerak 15 euroan salduko dituzte, Ticketearen webgunean.