Fito & Fitipaldisen kontzertuak Barakaldon, 2018ko maiatzaren 4an eta 5ean

musika

Kontzertua

Fito & Fitipaldisek beste zuzeneko bat iragarri du Barakaldon

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/12/20

Horrela, maiatzaren 4an eta 5ean izango da BEC erakustazokan abeslari bizkaitarra, "20 urte, 20 hiri" biraren baitan.

  • Whatsapp
  • Bidali

Fito & Fitipaldisek Fitografia bilduma aurkeztuko du martxotik aurrera Espainiako Estatuko hainbat agertokitan, "20 urte, 20 hiri" leloa izango duen biran.

Lehen kontzertua Santanderren emango du, eta, guztira, hogei agertoki zapalduko ditu lau hilabeteko epean. Zenbait emanalditarako sarrerak agortuta daude jada. Arrakasta hori ikusita, hiri askotan beste kontzertu bat iragarri behar izan du Fitok, eta hiru, guztira, Madrilen.

Hasiera batean jakitera eman zuenez, maiatzaren 5ean harrapatuko du Barakaldo, eta egun bat lehenago ere izango da BECen. Maiatzaren 19an, berriz, Iruñean izango du hitzordua.

Azken orduotan, gainera, Murtziako, Valentziako eta Madrilgo zuzenekoetan eramango dituen artista gonbidatuen berri eman du. Hain zuzen, M-Clan, Los Zigarros eta Dani Martin dira oholtzan lagun izango dituen musikariak.

KONTZERTUAK:

2018-03-10: SANTANDER (sarrerak agortuta)

2018-03-16: GIJON

2018-03-17: GIJON (sarrerak agortuta)

2018-03-24: CORUÑA (sarrerak agortuta)

2018-04-07: LAS PALMAS KANARIA HANDIKOA

2018-04-13: ZARAGOZA

2018-04-14: LOGROÑO

2018-05-04: BARAKALDO. BEC! (Bizkaia Arena)

2018-05-05: BARAKALDO. BEC! (Bizkaia Arena)

2018-05-12: BARTZELONA

2018-05-18: VALLADOLID

2018-05-19: IRUÑEA

2018-05-25: GRANADA

2018-05-26: MALAGA

2018-06-01: KORDOBA

2018-06-02: MADRIL (sarrerak agortuta)

2018-06-08: MURTZIA

2018-06-09: ALBACETE

2018-06-15: ALMERIA

2018-06-16: VALENTZIA

2018-06-22: BADAJOZ

2018-06-23: SEVILLA

2018-06-25: MADRIL

2018-06-26: MADRIL

Iruzkinak

Publizitatea
  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena