Albisteak

Urtarriletik maiatzera

Berri Txarrak taldeak "Infra Tour" birako datak iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Asia, Australia eta Europa bisitatuko dituzte urtarrila eta maiatza bitartean. Guztira, hogei kontzertutik gora emango ditu talde nafarrak denbora tarte horretan.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Berri Txarraken Infrasoinuak diskoko kantuak mundu osoan zabalduko dira, urtarrilaren amaieran abiatuko duten "Infra Tour 2018" birari esker. Hain zuzen ere, taldekideek azken orduotan sare sozialen bidez iragarri dutenez, Korean hasiko dute bira urtarrilaren 26an, eta Txinan bukatuko dute hilabetea. Otsailerako, berriz, Tailandia, Australia eta Indonesia dituzte jomugan.

Guztira, hamazazpi emanaldi eskainiko dituzte martxoaren 10ean Bartzelonako Razzmatazz dantzalekua harrapatu aurretik.

Barakaldoko BEC erakustazokakoa (Oraingoz Euskal Herrian iragarri duten kontzertu bakarra) astebete geroago iritsiko da: martxoaren 17an. Ezohiko zuzenekoa izango omen da aipatutakoa, eta, dakizuenez, dagoeneko agortuta daude pistako sarrera guztiak, nahiz eta harmailatarako badiren oraindik ere txartelak salgai.

Izango da baten bat, seguru asko, Barakaldoko kontzertura joateko aukerarik ez duena, baina beharbada animatuko da Madrilen apirilaren 14an duten hitzordura gerturatzen edota maiatzean Europan emango dituzten beste hiru emanaldietako batera joaten. Dublin, London eta Edinburgo dira maiatzean bisitatuko dituzten hiriak. Sarrerak taldearen webgune ofizialean eskuratu daiteke.

Bira

Urtarrilak 26 BUSAN (Korea)
Urtarrilak 27 SEOUL (Korea)
Urtarrilak 29 BEIJING (Txina)
Urtarrilak 30 (Txina)
Urtarrilak 31 CHONGQING (Txina)  
Otsailak 1 MACAU (Txina)
Otsailak 2 BANGKOK (Tailandia)
Otsailak 3 BANGKOK (Tailandia)

Otsailak 7 WOLLONGONG (Australia)

Otsailak 8 MELBOURNE (Australia)
Otsailak 9 ADELAIDA (Australia)
Otsailak 10 ADELAIDA (Australia)
Otsailak 11 SIDNEY
Otsailak 12 (Indonesia)
Otsailak 15 (Indonesia)
Otsailak 16 MALANG (Indonesia)
Otsailak 17 JEMBER (Indonesia)
Martxoak 3 BARTZELONA  
Martxoak 17 BARAKALDO
Apirilak 14 MADRIL
Maiatzak 18 DUBLIN
Maiatzak 19 LONDRES
Maiatzak 20 EDINBURGO

ak 20 EDINBURGO