Albisteak

Disko berria

Otsailaren 1ean iritsiko da Revolta Permanent taldearen 'Ultravioleta' lana

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Kantu berriekin batera, dokumentala aurkeztuko du Barakaldoko taldeak. Otsailaren 15ean, Bilboko Kafe Antzokian taularatuko dituzte disko berriko abestiak.

Revolta Permanent taldeak esku artean du jada Ultravioleta proiektu berria, nahiz eta jarraitzaileek otsailaren 1era arte itxaron beharko duten disko horren edukia ezagutzeko. Hainbat kantu estreinatzearekin batera, dokumental bat ere aurkeztuko dute barakaldarrek, eta otsailaren 15ean Bilboko Kafe Antzokian erakutsiko dute azkenaldian ereindako lanaren fruitua.

Espainiako Estatuko zortzi ekoizle garrantzitsuk hartu dute parte proiektuan, eta beste hainbeste abesti sortu dituzte, zerbait berezi eta ezberdina egitea xede.

Bestalde, Aitor Abiok konposatu du diskoa, eta Iker Villak eta Iker Aginagak idatzi dituzte kantuak. Grabazio-lanak, berriz, Mungiako Gaua estudioetan egin dituzte, Jon Asier Zubelzuren gidaritzapean. Esan bezala, grabazioak egin ostean, zortzi ekoizleren eskuetara iritsi dira abestiak, nahasketa lanak egiteko. Ekoizle bakoitza kantu batez arduratu da. Hala, guztiak dira bereziak, baina guztiek eusten diote Revolta Permanent taldearen estiloari.

Behin nahasketak eginda, Brooklynen (New York) egin du masterizazioa Jesse Cannonek, Limp Bizkit, The Cure eta Dillinger Escape Plan taldeekin parte hartzeagatik ezaguna den artistak, alegia.

egia.