Albisteak
Bigarren edizioa
Doctor Deseo eta Zea Mays, Lapuebla Rock Fest jaialdiko azken iragarpenak
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Ekainaren 29an eta 30ean egingo dute jaialdiaren bigarren edizioa. Bi eguneko abonamendua 30 euroan dago salgai.
-
Lapuebla Rock Fest
Lapuebla Rock Festeko antolatzaileek jakitera eman dute ekainaren 29an eta 30ean egingo dutela jaialdiaren bigarren edizioa. Duela aste batzuk iragarri zuten Riot Propaganda arituko dela bertan, eta gaur beste bi emanaldi baieztatu dituzte: Doctor Deseo eta Zea Mays talde bilbotarrenak, hain zuzen.


Iaz ere musikari ezagunak aritu ziren aipatu festibalean; besteak beste, Kaotiko, Su Ta Gar, Josetxu Piperrak, Potato, Porco Bravo, Soziedad Alkoholika, En Tol Sarmiento eta Reincidentes.


Sarrerak
30 euroan daude salgai bi eguneko abonamenduak. Eskaintza mugatua izango da, beraz, azkar ibiliko beharko dute sarrerak prezio horretan erosi nahi dituztenek.