Araba

1 / 30 Hurrengoa
2024-2025eko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2024-2025eko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 30ean.
Lezeko kobazuloaren gailurrean harrapatuta zeuden bi mendizale erreskatatu ditu Ertzaintzak

Lezeko kobazuloaren gailurrean harrapatuta zeuden bi mendizale erreskatatu ditu Ertzaintzak

Izotzez eta elurrez betetako harkaitz zonalde batean harrapatuta geratu dira 51 urteko emakumea eta 48 urteko gizona. Larrialdi zerbitzuei deitu diete, eta autoa aparkatuta zuten lekuraino eraman ditu Ertzaintzako helikoptero batek.

Arabako Errioxako ardoaren esportazioak % 9 gehiago hazi ziren iaz

Arabako Errioxako ardoaren esportazioak % 9 gehiago hazi ziren iaz

"Arabako ardoak izan ziren Euskadiko ardo-esportazioen motorra 2024an, eta 28 milioi litro esportatu zituzten, 173,1 milioi euroko balioarekin", jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak.
Errepide sarea irekita dago

Errepide sarea irekita dago

Ostiraleko 21:00etatik larunbateko 09:00ak arte abisua egon da indarrean elurragatik, eta errepide sarean kontuz gidatzeko deia egin du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Baskoniak sendo irabazi dio Maccabi Tel Avivi (89-82)

Baskoniak sendo irabazi dio Maccabi Tel Avivi (89-82)

Horrela, Gasteizko taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Euroligako play-inari eusteko.
Elurrak Arabako mendateak zuritu ditu

Elurrak Arabako mendateak zuritu ditu

Bernedoko mendatea itxita dago ibilgailu guztientzat. Azazetakoa, aldiz, kamioientzat itxita dago eta autoek kateak edo neguko pneumatikoak erabili behar dituzte, eta Opakuan kateak derrigorrezkoak dira. Altube eta Herrera mendateetan arretaz gidatzea gomendatzen da.

Elurra 600-800 metroan egin dezakeela eta, abisupean egongo dira EAEko barnealdea eta Pirinioak

Elurra 600-800 metroan egin dezakeela eta, abisupean egongo dira EAEko barnealdea eta Pirinioak

Abisu horia 21:00etan sartuko da indarrean EAEn, eta larunbateko 09:00ak arte egongo da aktibo. Horren harira, Gasteizko Udalak Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea jarriko du martxan. Pirinioei dagokienez, ia egun guztia (09:00-24:00) egongo dira abisupean, larunbateko 05:00ak arte.
EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, EH Bilduri ordezkari baten aldea aterata

EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, EH Bilduri ordezkari baten aldea aterata

Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, EAJk (28) eta PPk (8) ordezkari bana irabaziko lukete. PSE-EEk behera egingo luke, legebiltzarkide bat galduta, eta Sumar Eusko Legebiltzarretik aterako litzateke. EH Bilduk (27) eta Voxek (1) eutsi egingo liekete egungo ordezkari kopuruei.
Pau Cabanes: ''Badakit hona etortzeak hazten jarraitzen lagunduko didala''

Pau Cabanes: ''Badakit hona etortzeak hazten jarraitzen lagunduko didala''

Alavesek Pau Cabanes aurkeztu du ostegun honetan, babazorroekin jokatuko baitu Vila-realek utzita. Hobetzen segi nahi duela azpimarratu du, Alaves dela aukera onena azaltzeaz gain.

Abisu horia ezarri dute elurragatik Euskadiko barnealdean, ostiral gauetik larunbat goizera arte

Abisu horia ezarri dute elurragatik Euskadiko barnealdean, ostiral gauetik larunbat goizera arte

Elurra egin lezake 600 metrotik gora barnealdean, ostiral gauean eta larunbat goizaldean. Baliteke goialdeetan zentimetroko elur pilak bost lizatea.
Baskoniak Monakon izandako erreakzioak ez dio garaipenaren saria eman (92-85)

Baskoniak Monakon izandako erreakzioak ez dio garaipenaren saria eman (92-85)

Arabako taldea hamasei puntuz ari zen galtzen atsedenaldian, Euroligan asteazkenean jokatu duen partidan, baina, neurketako bigarren zatian, lan ona egin du; azkenean baina, garaipenak ihes egin dio.
Torresek Talgo euskal enpresa baten esku gera dadin egindako lana azpimarratu du

Torresek Talgo "euskal enpresa baten esku" gera dadin egindako lana azpimarratu du

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak esan du Sidenorren eskaintza berria gauzatzea espero dutela, eta Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako lana azpimarratu du.
16 urtetik beherako haur eta gaztetxoei xaxatzaile izateko eskatu die Euskaraldiak

16 urtetik beherako haur eta gaztetxoei "xaxatzaile" izateko eskatu die Euskaraldiak

'Xaxatzaile' proposamenak haur eta gaztetxoak "informatzea, prestatzea eta ahalduntzea" du helburu euskararen eragile aktibo izan daitezen euren gertukoen artean. Horretarako Euskaraldiak proposamen didaktikoak prestatu ditu Ikastolen Elkartearekin batera.
Alavesen ziur daude neguko merkatuan ekarritako jokalariek asko lagunduko diotela taldeari

Alavesen ziur daude neguko merkatuan ekarritako jokalariek asko lagunduko diotela taldeari

Sergio Fernandez Alaveseko kirol zuzendariak neguko merkatuan taldera etorritako Aleña, Cabanes eta Garces jokalariei buruz hitz egin du. Horrez gain, klubetik irten diren Stoichkov, Sannadi, Romero eta Rebbach futbolariei buruz ere izan ditu mintzagai. (adierazpenak gaztelaniaz)

Sindikatuek salatu dutenez, 64 behargin hil ziren 2024an lan-istripuan, 2023an baino bost gehiago

Sindikatuek salatu dutenez, 64 behargin hil ziren 2024an lan-istripuan, 2023an baino bost gehiago

LABek, ESK-k, Steilasek, EHNE-Etxaldek eta Hiruk adierazi dute hildako langileen datu ofizialak hazi direla, 41etik 47ra pasa baitira. Ohartarazi dutenez, "istripuen kopuruak gora egiten jarraitzen du", eta azken 10 urteetan 612 langile hil dira EAEn eta Nafarroan.
Conechnyk alta jaso du, Bartzelonan 24 ordu baino gehiago ospitaleratuta egon ostean

Conechnyk alta jaso du, Bartzelonan 24 ordu baino gehiago ospitaleratuta egon ostean

Tomas Conechny Alaveseko jokalaria Bartzelonako ospitale batera eraman zuten, otsailaren 2an, Barçaren aurkako EA Sports Ligako partidan Gavirekin talka egin eta buruan kolpe gogorra jasota. Burezurrean izandako traumatismoak haustura eragin dio burezurraren aurrealdean.
Aleñak Alavesen jokatuko du, utzita, 2024-25 denboraldiko amaierara arte

Aleñak Alavesen jokatuko du, utzita, 2024-25 denboraldiko amaierara arte

Erdilaria, 27 urtekoa bera, Getafetik iritsi da Gasteizko klubera; Madrilgo talde horretan aritu aurretik, Bartzelonan eta Betisen ere jokatu zuen, Lehen Mailan.
Ortuzar, Esteban ala Olano? EBBren presidente kargurako lasterketan, uste baino lehia handiagoa

Ortuzar, Esteban ala Olano? EBBren presidente kargurako lasterketan, uste baino lehia handiagoa

Aste erabakigarrian sartu da EAJren zuzendaritza berritzeko prozesua, mahai gainean hiru izen direla: Andoni Ortuzar, Aitor Esteban eta Markel Olano. Datozen egunotan argitu beharko dute hirurek alderdiaren presidente izateko lehian jarraituko duten edo ez.
Conechny Bartzelonako ospitale batera eraman dute, buruan kolpe gogorra jasota

Conechny Bartzelonako ospitale batera eraman dute, buruan kolpe gogorra jasota

Argentinarra lurrera erori da Gavirekin batera, partidako 8. minutuan bi jokalariek buruz talka eginda.
Guevara: ''Ez dugu aurpegia galdu azkenera arte''

Guevara: ''Ez dugu aurpegia galdu azkenera arte''

Ander Guevara Alaveseko jokalariak Bartzelonaren aurka sufritutako porrotaz hitz egin du (1-0), EA Sports Ligako 22. jardunaldian. Taldea lehiakor aritu dela nabarmendu du, eta partida txukuna egin dutela.

Baskoniak askogatik galdu du Unicajaren aurka (94-73)

Baskoniak askogatik galdu du Unicajaren aurka (94-73)

Unicajak aise irabazi dio Baskoniari Endesa Ligako 19. jardunaldian, gasteiztarrek bigarren eta hirugarren laurdenetan galdu duten partidan.

'La infiltrada'k jaso du film onenaren saria Gasteizko Zinemastean

'La infiltrada'k jaso du film onenaren saria Gasteizko Zinemastean

Publikoak 'Soy Nevenka' saritu du, eta Estibaliz Urresolak eraman du Arabako zinemaren saria.
Athleticek Maroan Sannadi Alaveseko aurrelaria fitxatu du

Athleticek Maroan Sannadi Alaveseko aurrelaria fitxatu du

Jokalari gasteiztarra Barakaldon aritu da denboraldi honetan, talde babazorroak utzita.
Lointek Gernikak, IDK-k, Araskik eta Ardoik galdu egin dute 19. jardunaldian

Lointek Gernikak, IDK-k, Araskik eta Ardoik galdu egin dute 19. jardunaldian

Ardoik 66-70 galdu du Ensinoren aurka, Araskik 69-55 Valentziaren aurka, IDK Euskotrenek 62-51 Baxi Ferrolen aurka eta Lointek Gernikak 77-79 Perfumerias Avenidaren aurka.
Giza katea Laudion, Guardianen itxieraren aurka

Giza katea Laudion, Guardianen itxieraren aurka

Guardianeko langileek Laudioren eta Aiaraldeko eskualde osoaren elkartasuna jaso dute gaur arratsaldean Arabako udalerriko kaleak zeharkatu dituen giza katean eta manifestazioan.

Arabako landa-eremuan farmazia-arreta hobetzeko proiektu pilotua abiatu dute

Arabako landa-eremuan farmazia-arreta hobetzeko proiektu pilotua abiatu dute

"Botika etxean eskura" programaren helburu nagusia da medikamentuak etxean entregatzen direla bermatzea, gaixoak agindutako sendagaiak bere medikuak ezarritako jarraibideen arabera jaso ditzan.
Joxerramon Bengoetxea (EHU): Irakaskuntza tronkala euskaraz egin ahal izatea bermatu behar dugu

Joxerramon Bengoetxea (EHU): "Irakaskuntza tronkala euskaraz egin ahal izatea bermatu behar dugu"

Matrikula tasak datorren ikasturtetik aurrera apaltzen saiatuko direla esan du EHUko errektoreak, "ikasteko gaitasuna duen inor atzean gera ez dadin".
Forrestek azken segundoan sartutako saskiratze batek garaipena eman dio Baskoniari Bartzelonaren aurka (88-86)

Forrestek azken segundoan sartutako saskiratze batek garaipena eman dio Baskoniari Bartzelonaren aurka (88-86)

Pablo Lasoren mutilek play-ina jokatzeko lehiari eutsi diote, taldearen une ona berretsi duen garaipenarekin, eta hainbat partida sentsazio onekin kateatuta.
Gasteizko Mercedes lantegiko 180 behin-behineko langile kaleratuko dituzte, otsailetik hasita

Gasteizko Mercedes lantegiko 180 behin-behineko langile kaleratuko dituzte, otsailetik hasita

Enpresak martxoan hirutik bira murriztuko ditu lan-txandak, produkzioaren beherakada dela eta. Horrela, otsailaren erdialdetik aurrera, behin-behineko behargin horien kontratuak amaituko dira, eta ez zaizkie berrituko.
Ander Guevara: ''Partida ona egin eta hiru puntuak ekartzen saiatuko gara''

Ander Guevara: ''Partida ona egin eta hiru puntuak ekartzen saiatuko gara''

Alavesek Bartzelonari egingo dio bisita datorren igandean, LaLiga EA Sportseko 22. jardunaldian. Ander Guevarak partida nola ikusten duen azaldu du.

Arabako Aldundiak adierazi du EAEko hainbat inbertsorek Guardian erosteko interesa dutela

Arabako Aldundiak adierazi du EAEko hainbat inbertsorek Guardian erosteko interesa dutela

Balizko inbertsoreek Laudioko labearen itzaltze kontrolatua babesten dutela berretsi dute Foru Aldundiak eta EAJk. Laudioko alkateak, ordea, salatu du informazio falta dagoela.
40 litro euri baino gehiago pilatu dira eta 130 km/h-ko haize-ufadak ibili dira gaur goizean

40 litro euri baino gehiago pilatu dira eta 130 km/h-ko haize-ufadak ibili dira gaur goizean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiak ezarri ditu euriagatik, haizeagatik eta olatuengatik, eta azken fenomeno hori dela eta alerta laranja ezarri dute.
Gonzalezek dio inbertitzaileek labearen hozte prozesua babesten dutela Guardianen jarduerari berriro ekiteko

Gonzalezek dio inbertitzaileek labearen hozte prozesua babesten dutela Guardianen jarduerari berriro ekiteko

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ziurtatu duenez, Laudioko Guardian jarduerarekin jarraitzeko interesa duten inbertitzaileek "badakite nola ari diren hozten labea".

Laudioko alkateak baieztatu du ''gutxienez enpresa bat prest'' azaldu dela Guardianekin negoziatzera

Laudioko alkateak baieztatu du ''gutxienez enpresa bat prest'' azaldu dela Guardianekin negoziatzera

Itxaropenerako atea zabaldu dute Ainize Gastaka Laudioko alkateak Guardian Glassen inguruan goizean esandakoek. Bere hitzetan, gutxienez enpresa bat prest legoke plantaren jarraipena negoziatzeko. "Atea ez dago erabat itxita", adierazi du.

Alerta laranja ezarri dute ostegunerako 6 metrorainoko olatuengatik, eta abisu horia, haizea eta euriagatik

Alerta laranja ezarri dute ostegunerako 6 metrorainoko olatuengatik, eta abisu horia, haizea eta euriagatik

Euskalmeten iragarpenaren arabera, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat tokitan 60 litro pilatu daitezke metro koadroko 24 orduan, eta 100 km/h-tik gorako haize boladak izango dira Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneetan.
Mikel Jauregi: ''Guardianentzat inbertsio eta aukera industrial berriak erakarri behar ditugu''

Mikel Jauregi: ''Guardianentzat inbertsio eta aukera industrial berriak erakarri behar ditugu''

Laudioko plantako langileei deialdi berezia egin die labearen hozte prozesuan parte hartu dezaten, labea osorik mantendu eta inbertsio berriak erakartzeko.

Osakidetzak 7.500 lanpostutik gora egonkortu eta 4.400 plaza gehiago aterako ditu aurten

Osakidetzak 7.500 lanpostutik gora egonkortu eta 4.400 plaza gehiago aterako ditu aurten

Bi lan eskaintza publiko onartuko dituzte: bata, 200 postu ingurukoa, betetzeko zailak diren lanpostuekin; bestea, ohikoa, 4.200 plazakoa. Litekeena da biak sindikatuekin negoziatzen ari diren eredu berriarekin egitea. Eskaintzokin behin-behinekotasuna % 8,5-9,2ra murriztuko da, Sailaren arabera.
Eusko Jaularitzak babestutako 297 etxebizitza eraikiko ditu alokairurako Gasteizen, eta 84, Donostian

Eusko Jaularitzak babestutako 297 etxebizitza eraikiko ditu alokairurako Gasteizen, eta 84, Donostian

Etxebizitza Sailak alokairura bideratutako 120 eta 177 etxebizitza eraikiko ditu Zabalganan eta Larreinen. Halaber, 84 bizitoki egingo ditu Loiolako Erriberan.
Euroligako Lauko Finala Abu Dhabin jokatuko da

Euroligako Lauko Finala Abu Dhabin jokatuko da

Real Madrilek eta Olympiakosek soilik bozkatu dute Lauko Finala Arabiar Emirerri Batuetan jokatzearen aurka. Baskoniak aldeko botoa eman du, Barça, Efes, Milan, Bayern, Fenerbahçe, ASVEL, Maccabi, Panathinaikos, Zalgiris eta CSKA klubekin batera.
Alavesek berdinketarekin konformatu behar izan du, lehen zatian ondo bideratuta zirudien neurketan (1-1)

Alavesek berdinketarekin konformatu behar izan du, lehen zatian ondo bideratuta zirudien neurketan (1-1)

Kike Garcia, penaltiz, eta Pablo Duran, bigarren zatian, izan dira golegileak aukera argi gutxiko partidan.
1 / 30 Hurrengoa

  • Garraio publikoa

    Garraio publikoa

    Zer gertatzen da garraio komunarekin Euskal Herriko hiri eta herrietan?