2018/01/31

11:02

Albisteak

Maiatzetik ekainera

Fermin Muguruzak eta The Suicide of Western Culturek bira egingo dute elkarrekin

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Maiatza eta ekaina bitartean, Bilbo, Gasteiz, Madril, Biarritz, Santiago, Bartzelona eta Donostia harrapatuko dituzte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Primavera Sound jaialdi sonatuan arituko direla jakin ostean, Fermin Muguruzak eta The Suicide of Western Culture taldeak iragarri dute "B-Map 1917 + 100" proiektu komuna aurkezteko bira egingo dutela, maiatzetik aurrera. Hain zuzen ere, Bilbo, Gasteiz, Madril, Iruñea, Biarritz, Santiago, Bartzelona eta Donostia harrapatuko dituzte hilabeteko epean.

Guztira zortzi kontzertu eta beste horrenbeste emanaldi eskainiko dituzte, beraz. Horiek ikus-entzunezko esperientzia bihurtuko dira "B-Map 1917 + 100" diskoan. Hartara, abentura honi esker, genero berri batean murgilduko da Muguruza, betiere ere agertoki gainean erakutsi ohi duen indarrari izkin egin gabe.

Lan berri horrekin lotuta, bederatzi bideoklip aurkeztu dituzte orain arte, eta gaur bertan argitaratuko dute hamargarrena, "Baton Rouge". Horiek Errusiako Iraultzak munduko leku ezberdinetan utzitako itzala irudikatzen dute. Zehazki, B hizkitik hasten diren hirietan izandako eragina islatzen dute bideoek: Bilbo, Bartzelona, Beirut, Buenos Aires, Brazzaville, Belfast, Berlin, Bogota, Belgrad eta Baton Rouge.

Birako datak:

Maiatzak 10, BILBO (Kafe Antzokia)
Maiatzak 11, GASTEIZ (Jimmy Jazz)
Maiatzak 17, MADRIL (Joy Eslava)
Maiatzak 18, IRUÑEA (Zentral)
Maiatzak 19, BIARRITZ (Atabal)
Maiatzak 26, SANTIAGO (Capitol)
Ekainak 3, BARTZELONA (Primavera Sound)
Ekainak 16, DONOSTIA (Intxaurrondo Kultur Etxea)

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;