Fito & Fitipaldis, Barakaldon maiatzean: Iñaki Uoho (Platero y tú), gonbidatua

musika

Maiatzean, BECen

Iñaki Uoho izango da Fitoren BECeko kontzertuetako gonbidatuetako bat

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/02/05

Maiatzaren 4an eta 5ean Barakaldon eskainiko dituen zuzenekoetan Gatibu taldeko Alex Sardui eta Aimar Arejita ere izango ditu oholtzan lagun.

  • Whatsapp
  • Bidali

Fito & Fitipaldisekin Barakaldoko BEC erakustazokako kontzertuetan Platero y tú taldean aritutako Iñaki "Uoho" Anton ikusiko dugu oholtza gainean.

Dakizuenez, taldearen 20. urtemuga ospatzen ibiliko da Fito, bere taldekideekin batera, herriz herri. Hala, maiatzaren 4an eta 5ean Bizkaia Arenan egingo du geldialdia "20 urte, 20 hiri" birak.

Duela egun batzuk eman genizuen jakitera Gatibuko Alex Sardui eta Haimar Arejita izango dituela agertokian lagun aipatu emanaldietan, eta Iñaki Uoho ere gonbidatuko duela  iragarri dute antolatzaileek azken orduotan.

Sarrerak

Sarreren salmenta abiada bizian, baina oraindik geratzen dira txartel batzuk aipatu zuzenekoetarako. Fito & Fitipaldisen webgune ofizialean aurki dezakezue horren g

Iruzkinak

Publizitatea
  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena