Albisteak

Martxoak 30etik aurrera

Arkada Social, Liher eta Glaukoma, Gazte Akelarreko aurreneko iragarpenak

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Anita Parker, Urrats, Dj Txankleta eta La Basu ere igoko dira taula gainera, martxoaren 30etik apirilaren 1era, Oiartzunen.

Gazte Akelarreak Oiartzun hartuko du martxoaren 30etik apirilaren 1era. Tailerrak, solasaldiak, ekitaldiak eta, nola ez, kontzertuak egongo dira bertan, hiru egunetan zehar.

Azken orduotan, sare sozialen bidez, hainbat zuzeneko iragarri dituzte antolatzaileek. Aitzitik, oraindik ez dute zehaztu zein egunetan aterako diren oholtzara ondorengo taldea; bai, ordea, Oiartzunen izango direla Aste Santuan.

Arkada Social, Liher, Anita Parker, Glaukoma, Urrats, Dj Txankleta eta La Basu dira, hain zuzen, gaur bertan egindako lehendabiziko iragarpenak.

Esan bezala, hurrengo egunetan osatuko dute egitaraua.

ute egitaraua.