Oiartzun

1 / 14 Hurrengoa
Mus karta-jokoan egiten dituen keinuak irakatsi dizkio Julik Mireni

Mus karta-jokoan egiten dituen keinuak irakatsi dizkio Julik Mireni

Maistra bikaina da Juli mus jokoan, 90 urterekin. Enbido, hordago eta halakoak erabiltzeaz gain, irabazteko sekretua gezurra esatea omen da, eta hori horrela, Julik keinuak egiten dizkio bere bikoteari. Masterclass-a eman dio Nogalesi bere etxeko atarian.

Makurtuta, haizea bizkarretik behera; horrelaxe eskiatu behar da Inazioren hitzetan

Makurtuta, haizea bizkarretik behera; horrelaxe eskiatu behar da Inazioren hitzetan

Soldaduzka Zaragozan, Jakan eta Candanchun egin zuen Inaziok. Han ikasi zuen eskiatzean, eta baita parranda egiten ere. Mendizalea da eta mendira daraman motxila erakutsi dio Pagadiri. Doraemonek baino objektu gehiago ditu bertan gordeta!

Pilirekin ez dago erlaxatzerik, saltsa guztietako perrexila da!

Pilirekin ez dago erlaxatzerik, saltsa guztietako perrexila da!

Artaso elkarteko kidea da Pili. Urtero hainbat ekintza eta txango antolatzen dituzte. Ur parkera joaten dira autobusez, eta Josu gidariari abestu egiten diote! Bestalde, lantegian, hilean behin egiten dute bazkaria, eta hor ere ez da musikarik falta!

Prezio-eltzearekin sagar- orujoa nola egiten duen azaldu dio Jazintok Mireni

Prezio-eltzearekin sagar- orujoa nola egiten duen azaldu dio Jazintok Mireni

Dinamitak baino potentzia gehiago du Jazintok etxean egiten duen sagar-orujoak, Miren Nogalesen hitzetan. Mekanikoa da Jazinto, baina ingeniaria beharko luke, 38 gradu dituen edaria ekoizteko makinaria nola eraiki duen ikusita.

Joxe Marik Pagadiri: ''Hi ere soltero? Hik daukan munduarekin…''

Joxe Marik Pagadiri: ''Hi ere soltero? Hik daukan munduarekin…''

84 urte ditu Joxe Mari Irastorzak, eta "Azeri" ezinenez ere da ezaguna. Joxe Marik etxea erakutsi dio Mikeli, baita jaio zen sehaska ere. Urte osoan ibiltzen da abarkak jantzita. Joxe Mari eta Pagadi, biak dira ezkongabeak eta bakarrik bizi dira: bata kalean, eta bestea, baserrian.

Oiartzungo Karrika auzotik barrena, igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Oiartzungo Karrika auzotik barrena, igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Karrika auzoko paraje berdeetan murgilduko dira aste honetan Pagadi eta Nogales. Hainbat auzokide ezagutuko dituzte, Joxe Mari eta Juli, tartean. Eskiatzen ere ikasiko dute, non eta Oiartzunen. Ez galdu igandean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Donostialdeko taxiek gaurtik aurrera eman ahalko dute zerbitzua Donostian

Donostialdeko taxiek gaurtik aurrera eman ahalko dute zerbitzua Donostian

Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.
Donostialdeko taxiek zerbitzua eman ahal izango dute Donostian astelehenetik aurrera

Donostialdeko taxiek zerbitzua eman ahal izango dute Donostian astelehenetik aurrera

Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
Jon Martin: Krudela da Lurdes Iriondorena; bere garaiko izarrik handiena zen, eta ahanzturan daukagu

Jon Martin: "Krudela da Lurdes Iriondorena; bere garaiko izarrik handiena zen, eta ahanzturan daukagu"

Gorenean zenean atzera egin zuen Iriondok. Osasun arazoek, giro politikoak, inertziak, eta, batez ere nekeak eragindako hautua izan zen. Patriarkatuaren haize-kontra bidea egin beharrak sortutako nekea, hori izan zen arrazoi nagusia. Eta hori da Jon Martin Etxebesteren azken lanaren emaitza nagusia.
Alaia Martin: Txapelketa honetarako prestaketa luzea bezain lasaia izan da

Alaia Martin: "Txapelketa honetarako prestaketa luzea bezain lasaia izan da"

Alaia Martinek hitz horiek utzi dizkigu Gipuzkoako txapela jantzi eta biharamunean. Aitortu digu, azken hilabeteotan, "zaintzara eta bertsoetara bakarrik" egon dela eta asko eskertu du etxekoengandik eta bertsokideengandik jasotako babesa.
Martin: ''Lasaitasun bat bezala daukat, zorte handia delako horrelako egun bat bizitzeko aukera izatea''

Martin: ''Lasaitasun bat bezala daukat, zorte handia delako horrelako egun bat bizitzeko aukera izatea''

Gipuzkoako bertsolari txapeldun gisa lehen orduak igaro ditu jada Alaia Martinek. Oiartzunen hitzordua izan du goizean ETBrekin, eta atzoko sentsazioei buruz zein etorkizunerako planei buruz aritu da.

Laguntasunari eskaini dio azken agurra Alaia Martinek: ''Elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu''

Laguntasunari eskaini dio azken agurra Alaia Martinek: ''Elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu''

Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.

Leonor hiltzeko erabili zuten armaren jabea hilda aurkitu dute Oiartzunen

Leonor hiltzeko erabili zuten armaren jabea hilda aurkitu dute Oiartzunen

Gizonaren gorpua herriko Oliden kanpinean topatu dute, 12:30 aldera. Autopsiaren zain, lehenengo ikerketen arabera, suizidioa da heriotzaren hipotesi nagusia. Antza denez, ez du arma bat erabili bere burua hiltzeko, eta atzo gauean ikusi zuten azkenekoz bizirik.
Ostiral honetan hasiko da 2025eko Binakako Txapelketa, Beasainen

Ostiral honetan hasiko da 2025eko Binakako Txapelketa, Beasainen

Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
Juan Mari Beltran kriskitinak jotzen Manuel Lekuona saria jasota. Soinuenean hartu gaitu instrumentuak joz

Juan Mari Beltran kriskitinak jotzen Manuel Lekuona saria jasota. Soinuenean hartu gaitu instrumentuak joz

Pozarentzat kanabera soinua aukeratu du agurrerako. Landa lana egitera joatean lagun izan dituenak, kontzertuetan kide dituenak eta familia izan ditu gogoan aitortza jasotzean.
Nekane Martirena: ''Gure baloreak zabaltzeari ematen diogu garrantzia''

Nekane Martirena: ''Gure baloreak zabaltzeari ematen diogu garrantzia''

Geroz eta herri gehiagotan ospatzen da Gau Beltza urriaren 31n. Oiartzunen Abaraxka Ludoteka antolatzen hasi zen duela urte batzuk. AEBko Halloween ospakizunaren gorakadaren ondorioz hasi ziren antolatzen eta aurten liburu eta kanta bana sortu dute.  

Katerin Artola oiartzuarra eta Iker Belintxon lezoarra, 48. Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazleak

Katerin Artola oiartzuarra eta Iker Belintxon lezoarra, 48. Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazleak

Seguran jokoan ziren lepokoa eta txapela Oiartzunera eta Lezora joan dira aurten, Katerin Artolak eta Iker Belintxonek jantzita. Maren Galvez lezoarrak eta Gorka Granado sopelarrak irabazi dute bigarren saria, eta Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek hirugarrena.

Ander Imazek hiru urtez berritu du Baikorekin, 2027ra arte

Ander Imazek hiru urtez berritu du Baikorekin, 2027ra arte

2024ko denboraldian, atzelari oiartzuarrak Binakako Txapelketako finalerdiak jokatu zituen, eta urriaren 4an Nafarroa Arenan izango da, CaixaBank Masterseko finalaurrekoetan, Javier Zabalarekin batera, Altuna III.a eta Iztueta aurkari.

Gidari bat atxilotu dute Oiartzunen, egoera irregularrean zeuden 12 pertsona Portugalera zeramatzala

Furgonetako gidaria atxilotu dute pertsonen legez kanpoko trafikoaren edo immigrazio klandestinoaren ustezko delituagatik. Epailearen aurretik pasa ondoren, aske gelditu da
Mont Blancen hildako bi euskal mendizaleen gorpuak asteazkenean iristea espero dute senideek

Mont Blancen hildako bi euskal mendizaleen gorpuak asteazkenean iristea espero dute senideek

Hilotzak Euskal Herrira ekartzeko beharrezko izapideak amaitu dituzte, eta jasotako babesa eskertu dute. Istripuan zauritu zen hirugarren euskal herritarra dagoeneko etxean da.
Mikel Zuriarrainek bizikleta egin du, hasi eta bukatu

Mikel Zuriarrainek bizikleta egin du, hasi eta bukatu

Arotza da Mikel Zuriarrain, eta egurrezko bizikleta egitea lortu du. Ez da erronka erraza izan, baina apurka-apurka ametsa bete du. Interneten ikasi zuen nola egin bizikleta.
Aste hasieran aberriratuko dituzte Mont Blancen hildako bi euskal mendizaleen gorpuak

Aste hasieran aberriratuko dituzte Mont Blancen hildako bi euskal mendizaleen gorpuak

Beharrezko izapideak amaituta, astelehenean edo asteartean helduko dira hilotzak Euskal Herrira. Istripuan zauritu zen hirugarren euskalduna dagoeneko etxean da.
Oiartzun eta Lezo, mendizaleen gorpuak noiz aberriratuko dituzten zain

Oiartzun eta Lezo, mendizaleen gorpuak noiz aberriratuko dituzten zain

Mendizaleen senideak atzo heldu ziren Chamonixera. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren zerbitzura" dagoela, izapideekin laguntzeko.
Samina nagusi da Lezon eta Oiartzunen mendizaleen heriotza dela eta

Samina nagusi da Lezon eta Oiartzunen mendizaleen heriotza dela eta

Mendizaleen familiak Chamonixen dira jada. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren esku" jarri dela, beharko lituzketen izapideekin laguntzeko.
Joana Mendiburu, Oiartzungo alkatea: ''Herria oso atsekabetuta dago''

Joana Mendiburu, Oiartzungo alkatea: ''Herria oso atsekabetuta dago''

Joana Mendiburuk adierazi duenez, Mont Blancen hildako oiartzuarraren familia oso ezaguna da herrian. "Beraien espazioa errespetatu behar da eta doluan lagundu", gaineratu du.

Bi euskal mendizale hil dira Mont Blancen: hau da tragedia gertatu den lekua

Bi euskal mendizale hil dira Mont Blancen: hau da tragedia gertatu den lekua

Chamonixeko Jendarmeriaren erreskate taldeko bozeramaile batek azaldu duenez, alpinistak 100 metroko altueratik erori dira, Gervasuttiko korridorean. Erreskate helikoptero batek hildakoen gorpuak berreskuratu ditu arratsaldean, eta Chamonixera eraman ditu.

Jose Antonio Aduriz hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da

Jose Antonio Aduriz hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da

Oiartzuarrak Deustuko Unibertsitatean egin zituen Euskal Filologiako ikasketak. Frantziskotarra eta Jakin taldeko kidea, UZEIn eman zuen lan ibilbidearen zatirik handiena. Andres Urrutia euskaltzainburuak nabarmendu du Euskaltzaindiak "asko" zor diola.
Sara Montiel Oiartzungo jaietan maitemindu zenekoa

Sara Montiel Oiartzungo jaietan maitemindu zenekoa

1962an gertatu zen, zehazki "La Reina de Chantecler" filman. Sara Montiel zen protagonsita eta Donostian zegoen egun batzuetan, Oiartzungo jaitara joateko gonbita jaso zuen. Hala kontatzen du pelikulak eta hori erabili dute Oiartzungo San Juan kaleko jaia iragartzeko.
Zilibito Records: ''Musika sortzeko modu desberdinak daude; guk, adibidez, autotune erabiltzen dugu''

Zilibito Records: ''Musika sortzeko modu desberdinak daude; guk, adibidez, autotune erabiltzen dugu''

Eñaut Arbelaitz eta Ekain Telletxea Zilibito Records musika taldeko partaideak dira. Talde oiartzuarrak Gazteako azken maketa lehiaketa irabazi du. Bi partaideek musika sortzeko prozesuaz hitz egin digute.

Sorkunde Garate: ''Gaur egun, Gipuzkoako edozein neskak izan dezake aukera eta ilusioa Realean jokatzeko''

Sorkunde Garate: ''Gaur egun, Gipuzkoako edozein neskak izan dezake aukera eta ilusioa Realean jokatzeko''

80ko hamarkadan futbol jokalari izandakoa da Sorkunde, Oiartzun KE futbol taldean. 86-87ko denboraldian ekarri zuen Euskal Herrira Erreginaren Kopa; lehen aldiz irabazi zuen euskal talde batek.

Natalia Saldaña: Jolas hezitzaileak egiten ditugu Imagiland-en; uste dugu pantailez harago badutela tokia

Natalia Saldaña: "Jolas hezitzaileak egiten ditugu Imagiland-en; uste dugu pantailez harago badutela tokia"

Natalia Saldaña, Imagiland-eko hezkuntza aholkularia da. Oiartzungo enpresa horretan jolas hezitzaileak egiten dituzte. Demasiado Azucar izeneko jolasa da horietako bat. Hala ere, telebistan jolas horiek erakusteko arazoak izan dituzte.
Gasteiz-Elgoibar, Basauri-Basauri eta Donostia-Donostia, 2024ko Itzulia Womeneko etapak

Gasteiz-Elgoibar, Basauri-Basauri eta Donostia-Donostia, 2024ko Itzulia Womeneko etapak

Lasterketako hirugarren ekitaldia maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko dute. Hiru egun horietan, bederatzi mendate puntuagarri igoko dituzte, tartean, azken etapan, 1. mailako Jaizkibel. 2024ko Itzulia Women asteartean aurkeztu dute.
Ramon Gaztelumendi: Merezi dute aitortza bat hemen fusilatu zituzten zortzi preso-esklabo haiek

Ramon Gaztelumendi: "Merezi dute aitortza bat hemen fusilatu zituzten zortzi preso-esklabo haiek"

Oiartzungo Arkale mendian barrakoi berezi bat inauguratu dute: 'Trabajadoreen barrakoia'. Duela 85 urte, 1939an, toki berean eraiki zituzten barrakoien erreplika bat da, gerra ostean erregimen frankistak hona ekarri zituen milaka preso-esklaboei gorazarre egin nahi diena.
Lagun bat hil da GI-636 errepidean, Lezo parean, bi autoren artean izan den trafiko istripuan

Lagun bat hil da GI-636 errepidean, Lezo parean, bi autoren artean izan den trafiko istripuan

Ezbeharrean beste pertsona bat zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute, suhiltzaileek ibilgailutik atera ostean.
Izandako arazoak arazo, Asier Gastonentzat izan da amantal beltza

Izandako arazoak arazo, Asier Gastonentzat izan da amantal beltza

Lehen probako platerik onenak Baladi Goibururena eta Asier Gastonena izan dira. Arazoak izan dituen arren, Asierrek Itsaso lagunaren sua erabili du kozinatzeko, eta ongi egin du bere katsu sandoa. Azkenean, amantal beltza oiartzuarrarentzat izan da.

Ekuadorreko izkira cevichea prestatu du Sandra Mosquerak

Ekuadorreko izkira cevichea prestatu du Sandra Mosquerak

1992an Euskal Herrira etorri zen Guayaquil hiriko Sandraren herri eta kulturara gerturatu gara Ekuadorreko gastronomiaren bitartez.
Txomin Perurena, hezur-haragizko mitoa

Txomin Perurena, hezur-haragizko mitoa

Txomin Perurena txirrindulari ohia izan dute gogoan "Helmuga" saioan. Profesionala 1963 eta 1979. urteen artean, 158 garaipen lortu zituen, eta historiako txirrindulari sarituenetako bat izan zen.

AP-8 autobidea ireki dute berriro Oiartzunen, bi ibilgailuk eta kamioi batek istripu larria izan ostean

AP-8 autobidea ireki dute berriro Oiartzunen, bi ibilgailuk eta kamioi batek istripu larria izan ostean

Pertsona bat zauritu da eta Donostia Ospitalera eraman dute. Autobidea itxita egon da Irungo noranzkoan 13:00ak arte. Auto-ilarak 2 kilometrokoak izan dira eta egoera bere onera itzuli da.
Txomin Perurenari omenaldia, igandeko ''Helmuga'' saioan

Txomin Perurenari omenaldia, igandeko ''Helmuga'' saioan

Txomin Perurena txirrindulari ohia izango dute gogoan igande goizean, ETB1eko "Helmuga" saioan. 80 urte beteko lituzke abenduaren 15ean, eta haren inguruko hainbat testigantza bilduko dituzte.

Lihoaren bidea, hazitik oihaleraino

Lihoaren bidea, hazitik oihaleraino

Oiartzungo Arragua auzoan Estanis Urdanpilletaren eta Bixen Lartzabalen etxean izan da "Faktoria". Baserriko lanekin lotutako 2.000 lanabes baino gehiago dituzte, eta gaur bereziki lihoaren prozesua ezagutu nahi izan dugu.
1 / 14 Hurrengoa