Rosendoren kontzertuak Burlatan eta Barakaldon, 2018ko martxoan eta abenduan

musika

Agurra

Rosendok agur-bira iragarri du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/03/05

Agertokiak utziko dituela iragarri du kantari madrildarrak. Euskal Herrian bi zuzeneko eskainiko ditu, jarraitzaileak agurtzeko: bata Burlatan izango da eta bestea Barakaldon.

  • Whatsapp
  • Bidali

Rosendo Mercadok musika utziko duela iragarri du, baina aurretik bira luzea egingo du artista madrildarrak. Espainiako Estatuan rock & roll musikan iraultza ekarri zuen Rosendok, baina 45 urte geroago erretiroa hartzea erabaki du.

Esan bezala, agertokiak utzi orduko, hainbat zuzeneko eskainiko ditu; lehena, Jerez de la Fronteran, martxoaren 16an. Ondoren, Burlatan izango da martxoaren 24an. Kontzertu horretarako sarrerak agortuta daude jadanik.

Esan bezala, agertokiz agertoki igaroko du urtea, nahiz eta Burlata harrapatu ostean, Euskal Herrira ez den abendura arte itzuliko. Hain zuzen ere, abenduaren 15ean bisitatuko du Barakaldoko BEC erakustazoka. Rosendoren ibilbideko azken zuzenekoetako bat izango da aipatutakoa. Izan ere, beranduago Madrilen eta Bartzelonan soilik arituko da, behin betiko jarraitzaileak agurtu arte.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena