Albisteak

Irailaren 16an

Fito & Fitipaldisek Londresko Royal Albert Hallen emango du birako azken kontzertua

AGENTZIAK | EITB.EUS

Irailaren 16an eskainiko du birako azken emanaldia aipatutako areto entzutetsu horretan. Muchachito izango du oholtzan lagun.

Fito & Fitipaldis taldeak Londresko Royal Albert Hall aretoan bukatuko du abian duen kontzertu-bira, Fito Cabralesek berak jakitera eman duenez.

1871n zabaldu zuten Royal Albert Hall areto entzutetsua, eta talde bilbotarrak bertan egoteko aukera izango du irailaren 16an. 19:30ean ekingo diote emanaldiari, Muchachito gonbidatu dutela.

Esan bezala, birarekin buru-belarri dabil azkenaldian Fito. Gainera, Espainiako Estatuko hainbat hiri harrapatu ostean, etxean aritzeko aukera izango du aurki. Izan ere, Barakaldoko BEC erakustazokan ditu hurrengo hitzorduak, maiatzaren 4an eta 5ean. Bigarren egunerako sarrerak agortuta daude jada.