Albisteak

Uztailaren 14tik 22ra

Berri Txarrakek ireki eta Maldita Nereak itxiko du Barakaldoko festetako egitaraua

Uztailaren 14tik 22ra ospatuko dituzte Karmengo jaiak. Su Ta Gar, Glaukoma eta Revolta Permanent ere arituko dira bertan. Kontzertuak Herriko Plazan eta Los Hermanos Parkean egingo dituzte.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Uztailaren 14an hasi eta 22an bukatuko dira Barakaldoko Karmengo jaiak, eta oraindik bi hilabete falta badira ere, Jai Batzordeak iragarri du dagoeneko zein diren Bizkaiko aipatu udalerriko festetan arituko diren taldeen izenak.

Hala, Berri Txarrak hirukote nafarra arduratuko da jaiei hasiera emateaz, uztailaren 14an. Kontrara, Maldita Nereak itxiko du festetako kontzertuen egitaraua, uztailaren 21ean.

Askotariko musika estiloak nagusituko dira, beraz, aurten ere. Barakaldodigital.com atariak jakitera eman duenez, musika emanaldiak magia eta dantza ikuskizunekin tartekatuko dituzte gauero. Zuzeneko guztiak bi agertokitan banatuko dituzte: Herriko Plazakoan eta Los Hemanos Parkekoan (bertan txosna batzordeak antolatutako kontzertuak egongo dira).

Uztailaren 18an Mocedadesen musika entzungo da. Egun bat geroago, Blas Cantok eskainiko du emanaldia, eta uztailaren 20an Su Ta Garren doinuek astinduko dute oholtza.

 

Los Hermanos Parkera, berriz, Glaukoma eta Revolta Permanent gonbidatuko dituzte uztailaren 19an. Bukatzeko, hilaren 21ean Las Sexpeares, Putakaska eta Parabellun taldeek joko dute.