Albisteak

2018ko udako kontzertuak

Skakeitanek bira luzea du aurretik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Aretxabaletan, Andoainen, Sondikan, Muskizen, Iruñean, Getarian, Sodupen, Deban, Orozkon, Lekeition eta Bidarten egongo dira ekaina eta iraila bitartean.

Skakeitan taldearen "Galera Tour" birak Euskal Herriko bazter gehienak harrapatuko ditu ekaina eta iraila bitartean. Gutxienez hamazazpi kontzertu iragarri dituzte hurrengo hilabeteetarako, horietako baten bat Euskal Herritik kanpo.

Larunbat honetan, adibidez, Katalunia aldera abiatuko dira Kalinkenyo Rock jaialdian aritzeko. Ekainaren 16an, berriz, Aretxabaletan dute hitzordua, hilaren 22an, Andoainen, eta egun bat geroago Sondikan. Hilabetea agertoki gainean bukatuko dute: ekainaren 29an Muskizen izango dira eta hilaren 30ean Hiriburun joko dute.

Uztailean, Alterna jaialdian egingo dute lehenengo geldialdia, hilaren 5ean. Handik bi egunera, VIC (Katalunia) bisitatuko dute, eta Iruñea zapalduko dute gero; uztailaren 9an, zehazki.

Abuzturako, oraingoz, lau hitzordu dituzte itxita: abuztuaren 4an, Garruzen; 7an, Getarian; 10ean, Sodupen, eta 18an, Deban.

Bukatzeko, irailean lau geldialdi iragarri dituzte. Orozkon hasiko dute hilabetea, Lekeitioko jaiak girotu baino sei egun lehenago. Irailaren 15ean, Vigoko Freixo Rock jaialdia astinduko dute, eta, azkenik, Bidarteko jarraitzaileengana helduko dira hilaren 21ean.