Albisteak

Aste Nagusia, Flamenkan

Green Valley, Belako eta Niña Coyote eta Chico Tornado, Donostiako Piraten apustua

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

The Capaces, Des-Kontrol, En Tol Sarmiento, Skakeitan eta Olatz Salvador ere arituko dira Flamenkan, abuztuaren 11tik 19ra.

Donostiako Aste Nagusia geroz eta gertuago dago. Duela egun batzuk jaietako egitarau ofiziala aurkeztu zuen Gipuzkoako hiriburuko Udalak, eta aste honetan jakinarazi dituzte, Donostiako Piraten eskutik, abuztuaren 11tik 19ra Flamenkan arituko diren taldeen izenak.

Jai herrikoien aldeko mugimenduak azpimarratu duenez, aurten, inoiz baino gehiago, programazio anitzaren eta morearen aldeko aldarria egingo dutela.

Hala, Fun & Go taldeak irekiko du egitaraua, hilaren 11n. Abuztuaren 12rako The Capaces kataluniarren zuzenekoa iragarri dute, baita Des-Kontrol talde arrasatearraren emanaldia ere.

Abordatze eguna abuztuaren 13an egingo dute, En Tol Sarmientok agertokia astinduko duen egun berean. Gainera, gauean Ezetarre galiziarrek hip-hop doinuak zabalduko dituzte bertan, eta Skakeitanen doinuekin bukatuko dute eguna.

Asteartean, berriz, house, techno, beats eta doinu dantzagarriak nagusituko dira Flamenkan, zenbait disko-jartzaileri esker.

Hurrengo egunean, Green Valley aterako da agertokira, ska eta reggae musika lagun. Kontzertu horren ostean iritsiko da Niña Coyote eta Chico Tornadoren zuzenekoa, abuztuaren 16an, hain zuzen ere.

Bukatzeko, hilaren 17an Olatz Salvador eta Anje Duhalde gonbidatuko dituzte, eta Belako izango da jaietako egitaraua ixteaz arduratuko den taldea.

Kontzertuen egitarau osoa

ABUZTUAK 11:

FUN & GO

ABUZTUAK 12:

THE CAPACES

DES-KONTROL

ABUZTUAK 13:

EN TOL SARMIENTO

EZETARRE

SKAKEITAN

ABUZTUAK 14:

DJ SAIOAK

ABUZTUAK 15:

GREEN VALLEY

ABUZTUAK 16:

NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO

ABUZTUAK 17:

OLATZ SALVADOR

ANJE DUHALDE

ABUZTUAK 18:

BELAKO