Albisteak

Kontzertuak

Gozategi taldea plazarik plaza ibiliko da udan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Larunbat honetan, Markinan izango dira gipuzkoarrak. Gainera, beste bost kontzertu emango dituzte uztailean, eta oholtzarik oholtza arituko dira abuztuan ere.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Erromeria doinuak izango dira nagusi Euskal Herriko festetan uda osoan zehar. Horretaz arduratuko da, besteak beste, Gozategi taldea, hots, herrietako plazak musika dantzagarriz janzteaz.

Iragan astean Amoroton eta Busturian aurkeztu zituzten disko berriko kantuak, eta hurrengo kontzertua Markinan dute, larunbat honetan. Uztailaren 20an, berriz, Etxarri Aranatzen joko dute; uztailaren 22an, Makean, eta hilaren 25ean Astigarraga eta 26an Mendaro bisitatu ostean, Villabonan eskainiko dute uztaileko azken-aurreko zuzenekoa, hilaren 28an. Behin emanaldi horiek bukatuta, Azpeitiko jaietan arituko dira, hilaren 30ean.

Abuzturako, oraingoz, hiru hitzordu iragarri dituzte: 5ean, Gasteizen; 7an, Aian, eta 16an, Laudion.

Kontzertu guztiak

Uztailak 14, Markina

Uztailak 20, Etxarri Aranatz

Uztailak 22, Makea

Uztailak 26, Mendaro

Uztailak 28, Villabona

Uztailak 30, Azpeitia

Abuztuak 5, Gasteiz

Abuztuak 7, Aia

Abuztuak 16, Laudio