Albisteak

Abuztuaren 22an, Bilbon

Vendetta eta Skakeitan izango ditu protagonista aurtengo Gaztea Gauak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bilboko Aste Nagusiaren baitan, Gaztea Gaua antolatuko dugu abuztuaren 22an, Txurdinagako Europa Parkean.

0:18

Dakizuenez, Gazteak ez du inoiz Bilboko Aste Nagusira hutsik egiten. Aurten, abuztuaren 18tik 25era ospatuko dituzte festak Bizkaiko hiriburuan, eta urtero bezala, Gaztea han izango da Europa Parkea musika onenarekin janzten.

Hala, Gaztea Gauak bi kontzertu hartuko ditu oraingo honetan. Alde batetik, Skakeitan talde gipuzkoarra izango da abuztuaren 22ko hitzorduan, 00:00etatik aurrera. Bestetik, abenduan agertokiak utziko dituen Vendetta talde nafarra gonbidatu dugu.

Biak ala biak sekulako giroa sortzeaz arduratuko dira, euskal musika festetako protagonista bihurtuz.

Ez galdu Gaztea Gaua, hilaren 22an, Bilboko Europa Parkean!