Albisteak

Kontzertuak

Gatibuk hainbat hitzordu ditu itxita uda bukaerara arte

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azkoitia, Zarautz eta Bilbo dituzte orain jomugan, baina horiek ez ezik, zuzeneko gehiago ere badituzte lotuta hurrengo hilabeteetarako.

  • Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Abuztuan oholtzatik jaitsi gabe egongo dira Gatibu taldekoak. Azken orduotan sare sozialen bidez iragarri dituzte hurrengo hilabeteetako kontzertuak, eta agenda beteta dakarte bizkaitarrek.

Uztailerako zuzeneko bakarra daukate lotuta, larunbat honetan Azkoitian emango dutena, baina datorren hilabetean sarriago ikusiko ditugu taula gainean. Izan ere, hilaren 17an Zarautzeko jaiak girotzeaz arduratuko dira Alex Sardui eta taldekideak. Kontzertu hori Bilbokoa baino egun bat lehenago izango da. Dakizuenez, Aste Nagusiaren lehenengo egunean (buztuaren 18an) bisitatuko dute Bizkaiko hiriburua gernikarrek.

Gainera, abuztuaren 24rako beste emanaldi bat itxi dute, kasu honetan, Elgoibarren. Jakina da, baita, 25ean Manresara joango direla eta hilaren 31n Sant Hipolit de Voltregako Festa Majorren hartuko dutela parte.

Irailean ere ez dira etxean geratuko. Oraingoz, dakiguna da irailaren 29an agertokira aterako direla. Dena dela, iragartzeko dute oraindik non emango duten aipatu kontzertua.