Albisteak

Uztailak 20-22

Biarritz en Ete jaialdiaren estreinako edizioa hastear da

EITB.EUS

Juliette Armanet, The Black Madonna, Parquet Cours, Belako, Phoenix eta Etienne Daho dira, besteak beste, Biarritzeko Milady hondartzan dagoen Ozeanoaren Hiritik igaroko diren taldeak.

  • Lumi bikote lapurtarra ostiralean arituko da.

    Lumi bikote lapurtarra ostiralean arituko da.

Biarritzeko Ozeanoaren Hiriak, Milady hondartzan zehar, Biarritz En Ete jaialdiaren lehenengo edizioa hartuko du gaurtik aurrera. Hiru eguneko bonua 98 euroan dago eskuragarri, ostiraleko sarrerak 47 euroan eros daitezke eta larunbatekoek eta igandekoek 52 euroko prezioa dute.

Gaurko kontzertuei dagokienez, 17:00etan aterako da oholtzara lehendabiziko taldea. Belakoren txanda 18:35ean helduko da eta Lumik 18:05ean joko du. Gainera, Eddy de Pretto, Juliette Armanet, The Black Madonna, daniel Avery, L'Imperatrice, Rejjie Snow, Parquet Cours, Caballero & JeanJass eta Mak Mak igoko dira agertokira.

Larunbatean, berriz, doako dj saioa egongo da eguerdian. Ondoren, Phoenix, Polo & Pan, Busy P b2b Louise Chen, The Limiñanas, Angele, Vladimir Cauchemar, Petit Fantome, Th da Freak, Pendentif eta Kepa blues musikaria (17:30ean) arituko dira.

Bestalde, Etienne Daho, Cigarettes After Sex, Lomepal, Kevin Morby, Agar Agar, Malik Djoudi, Lee Ann, Clement Froissart eta Lewis OfMan arduratuko dira igandean jaialdia ixteaz.

Musika ez ezik, bestelako jarduerak ere izango ditu ardatz aipatu jaialdiak; besteak beste, dastatze gastronomikoak, hitzaldiak, zine emankizunak eta yoga saioak.