2018/12/22

21:09

Albisteak

Kontzertua

Agortu egin dira Berri Txarraken Nafarroa Arenako kontzerturako sarrera guztiak

eitb.eus

Goizeko 10:00etan berrekin diote salmentari, eta bi ordu geroago agortu egin dituzte sarrera guztiak. Gaurko honetan ere, erabiltzaileek arazoak izan dituzte sarrerak eskuratzeko orduan.

  • Berri Txarraken kontzertua, BECen

    Azaroaren 23an esango du agur Berri Txarrakek. Argazkia: Gaizka Peñafiel.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bi ordutan agortu dira Berri Txarraken ibilbideko azken kontzerturako sarrerak. Sare sozialen bidez iragarri zuten atzo, 10:00etatik aurrera jarriko zituztela gaur salgai Nafarroa Arenako kontzerturako sarrerak.

Oraingo honetan, Wegow plataformaren bidez egin dute salmenta, baina goizeko lehenengo ordutik arazoak izan dituzte, berriro ere, sarrera erosteko asmoa zeukatenek. Batzuek ezin izan dute ordainketa egin, beste zenbaitek, aitzitik, webgune horretan izena ematea ere ez dute lortu.

Arazo tekniko horiek gogor kritikatu dituzte jarraitzaileek, eta kontzertua leku handiago batean egiteko eskatu diote askok talde nafarrari, "inor azken zuzenekoaz gozatzeko aukera barik gera ez dadin". Izan ere, 10.000tik gora sarrera ziztu bizian saldu dituzte, asteazkeneko eta gaur goizeko arazo teknikoak medio.

Oraingoz, ordea, ez dute halakorik iragarri, nahiz eta jakina den 2019an "Ikusi arte" birak, Iruñea ez ezik, beste hainbat udalerri ere harrapatuko dituela. Aurreikusitakoaren arabera, aurki iragarriko dituzte bira horretako zuzenekoen datak.

"Etenaldi mugagabea"

Abenduaren 12an iragarri zuenaren arabera, hirukoteak "ziklo ahaztezin bat itxiko du" 2019an, 'Ikusi Arte Tour' izeneko bira luze bat egin ondoren, "etenaldi mugagabea" egingo duelako.

 

 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena