Albisteak

Agenda

Asteburuko musika-agenda bildu dugu Gaztean

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Itziarren Semeak, Glaukoma, Cobra eta Montauk eta beste hainbat taldek girotuko dituzte agertokiak egunotan.

  • Montauk

    Montauk

Asteburu honetan kontzertu ugari izango ditugu Euskal Herrian.

OSTIRALA

Arrasateko Shot! estudioaren aldeko hainbat kontzertu antolatu dituzte asteburu honetan herriko gaztetxean. Ostiralean, Glaukoma eta Itziarren Semeak arituko dira zuzenean, 22:00etan hasita; eta larunbatean, La Furia eta Pikete Lerroa (Fermin Muguruza eta Des-Kontrol).

Horrez gain, Izeik eta Deus Ez taldeek emanaldia eskainiko dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bestalde, ostiraleko beste hainbat zuzeneko ere aipatuko ditugu: Cobra eta Eraso (Donostiako Dabadaban), Montauk + Joseba Irazoki eta lagunak

LARUNBATA

Bilboko Santana 27 aretoan Doctor Deseo & Lagunak + Meriedian + Dj Bull emanaldia prestatu dute Errege gauerako, 23:00etan. Bon Scott Revival Show eta Motorhits taldeek, bere aldetik, Gasteizko Jimmy Jazz aretoa girotuko dute.

Nafarroan ere izango da zer entzun. Izan ere, Anier raperoa Euskal Herrian ariko da zuzenean asteburu honetan, Iruñeko Zentral aretoan.