Albisteak

Kontzertuak

Anita Parker, Xabi Bandini eta Madeleine, asteburuko kontzertuen agendan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Horiez gain, Viva Suecia, Eraso, Mobydick eta beste hainbat artista ere zuzenean arituko dira Euskal Herriko hainbat agertokitan.

  • Anita Parker

    Anita Parker

Otsaila euritsu hasi dugun arren, musika-proposamenik ez da faltako asteburuan, eguraldi txarrari aurre egiteko.

OSTIRALA

Xabi Bandini Kerobia taldeko abeslariak Begibakar diskoa kaleratu zuen 2018ko azaroan, eta lan berria aurkezten ari da orain, agertokiz agertoki. Asteburu honetan, Atarrabiako Totem aretoan eskainiko du emanaldia, 22:00etatik aurrera. Horrez gain, Auritz taldeak Bilboko Kafe Antzokia girotuko du, 22:00etan hasita.

Honako hitzordu hauek ere bildu ditugu Gaztearen agendan: Viva Suecia (Donostia, Dabadaba), Eraso (Gasteiz, Urban Rock Concept) eta Mobydick (Itziar, Burugorri ostatua).

LARUNBATA

Bestalde, Anita Parker taldea Donapaleun izango da larunbat gauean, Kuartz taldearekin batera. Halaber, Madeleine eta Urgatz Gernikako Iparragirre elkartean arituko dira zuzenean, 21:30ean.

Azkenik, Leihotikan taldekoek Tolosako Bonberenean emango duten kontzertua aipatuko dugu, asteburuko agenda biribiltzeko.