Albisteak

Egitaraua

Rock doinuek Andoain hartuko dute larunbat honetan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Thurston Moore Group, Tropical Fuck Storm, Dimi Dero Inc., The Rockingbirds, The Llamps eta Mice taldeek girotuko dute jaialdia.

  • Andoaingo Rock Jaialdiaren kartela

    Andoaingo Rock Jaialdiaren kartela

Andoaingo Rock Jaialdiaren XII. edizioa egingo dute larunbat honetan, ekainak 15, 18:00etatik aurrera.

Thurston Moore Group, Tropical Fuck Storm, Dimi Dero Inc., The Rockingbirds, The Llamps eta Mice taldeek girotuko dute jaialdia arratsaldean. Dena den, kontzertu nagusiak horiek diren arren, eguerdian ere izango da zer entzun herriko beste hainbat gunetan.

-The Northagirres (Zumea plazan, 12:00etan)

-Screamers & Sinners (Bastero plazan, 13:00ean)

-Natural Project (Goiko plazan, 14:00etan)