Albisteak

Donostian

'Moon Safari' saioak ikasturtea agurtzeko festa antolatu du Donostiako Dabadaban

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Hitzordua ekainaren 29an izango da. Kelman Duran, Toxe eta Brava disko-jartzaileek girotuko dute gaua.

  • Moon Safari festa

    Moon Safari festa

Gazteako 'Moon Safari' saioak ikasturtea amaitzeko jaia antolatu du Donostiako Dabadaba aretoan, ekainaren 29an. Gauerdian hasita, Kelman Duran, Toxe eta Brava disko-jartzaileek girotuko dute gaua, goizeko 06:30 arte.

Deseraikitako regetoi esperimentalaren ordezkari esanguratsuenetako bat Kelman Duran. Toxe suediarra, bere aldetik, ekoizpen hipnotikoak sortzen dituen artista da.

Azkenik, Brava disko-jartzailearen doinuek dantzan ipiniko dute Dabadaba. Aretoko egoiliarra izateaz gain, Dembooty kolektiboko partaidea da.

Kartel bikaina izango dugu gaua musikatzeko! Animatu eta agurtu ikasturtea behar den moduan!