Albisteak

Asteburuan

Niña Coyote eta Chico Tornadok eta Rukula Zumaiako Surfesta girotuko dute

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Larunbat honetan izango da hitzordua, Zumaiako Itzurun hondartzan. Kirola eta musika uztartuko ditu ekimenak, 16:00etan hasita.

  • Niña Coyote eta Chico Tornado

    Niña Coyote eta Chico Tornado

Surfesta jaia ospatuko dute larunbat honetan, uztailaren 13an. Surf ikastaroak izango dira 16:00etatik aurrera, eta ondoren, 20:00etan afaria antolatu dute.

Azkenik, 22:00etan musikak hartuko du tartea festan egun amaiatzeko. Batetik, Niña Coyote eta Chico Tornado, Rukula eta Bigboy igoko oholtza gainera; bestetik, Goiko eta Uranga disko-jartzaileek girotuko dute gaua.