Albisteak

Agenda

Kontzertuz kontzertu ibiliko gara asteburuan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Modus Operandi, Hesian eta beste hainbat taldek girotuko dute Euskal Herria datozen egunotan.

  • Hesian, 2018ko Durangoko Azokan.

    Hesian, 2018ko Durangoko Azokan.

Uda bete-betean egonda, musika dugu protagonista edonon. Datozen egunotan Euskal Herriko agertokietan eta aretoetan izango ditugun zuzeneko emanaldiak errepasatu ditugu Gaztean.

OSTEGUNA

Gorpuzkingz taldeak Santutxuko Basarrate plazan ekingo dio asteburuari; Huts bandak, berriz, Barakaldoko El Tubo aretoan.

Karmengo jaiak ospatuko dituzte hainbat tokitan asteburuan. Santurtzin, adibidez, Modus Operandik eta Tremenda Jauriak girotuko dute ostegun gauean herriko txosnagunea.

OSTIRALA

Eskean Kristok Eskoriatzan emango duen kontzertua aipatuz hasiko dugu ostiraleko hitzorduen errepasoa. Zornotzako Ixerbekoa kiroldegian arituko dira, bere aldetik, Amparanoia eta Oihan Vega. Horrez gain, Gora Herriakoak Santurtziko txosnetan egongo dira.

Uztailean zehar 'Barixakuak Usuan' zikloa egiten ari dira Elgoibarren. Hala, Mobydick taldearen txanda izango da ostiral honetan, 20:00etatik aurrera.

LARUNBATA

Larunbateko agenda Azkoitian abiatuko dugu. Willis Drummond eta Hasel izango baitira herriko plazan jotzen, 23:00etan. Bestetik, honako kontzertu hauek ere bildu ditugu gure agendan: Modus Operandi (Etxebarriko plazan), Garilak 26 (Luiaondoko plazan), Kulto Kultibo (Getxon) eta Hesian (Barakaldoko txosnetan).