Albisteak

Kontzertuak

Huntzak eta Revolta Permanentek girotuko dute Bilboko Aste Nagusiko Gaztea gaua

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Europa Parkean arituko dira zuzenean bi taldeak gaur, asteazkena, gauerditik aurrera.

  • Huntza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Huntza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Bilboko Aste Nagusiak 'Gaztea gaua' ospatuko du gaur, asteazkena, Europa Parkean. Aurtengoan, Huntza eta Revolta Permanent igoko dira oholtza gainera.

Emanaldia gauerdian hasiko da.

Huntza taldekoak kontzertuz kontzertu dabiltza uda honetan, iaz argitaratutako 'Xilema' diskoko abestiak aurkezten.

Revolta Permanenteko kideek ere 2018an kaleratu zuten haien lan berria ('Ultravioleta'), zortzi kantaz osatutako diskoa.