Albisteak
Nobedadea
Aitor Etxebarriak disko berria kaleratuko du urriaren 28an
Itziar Urdapilleta | Eitb.eus
El_Txef_A musikariaren proiektu berriak 'Nihilism Part I' du izena eta aurrerapen bideoa argitaratu du.
Aitor Etxebarria (El_Txef_A) musikariak priektu berria du eskuartean, aurrerapen bideoa kaleratu du. Nihilism Part I diskoa urriaren 28an iritsiko da.
Markak soinu-bandaren sortzailea bueltan da, musikaren bidez istorio berriak kontatzeko asmoz. Hala, bederatzi abesti bildu ditu, Nihilism Part 1 proiektuan forma emateko. Hannot Mintegia izan du lagun gitarrarekin, eta Elena Setien ahotsean.