Albisteak

Iragarpena

Izal taldearen agur bira BECera iritsiko da 2020an

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Hitzordua martxoaren 14an izango da. 'Autoterapia' bira agurtzeko, zazpi kontzertu berezi emango ditu bandak.

  • Izal

    Izal

Izal taldeak zazpi kontzertu berezi emango ditu 'Autoterapia' bira agurtzeko, atseden hartu aurretik. Horietako bat BECen izango da, 2020ko martxoaren 14an.

Orain arte, 70 hiritan baino gehiagotan izan da banda madrildarra. Orain, 'El final del viaje' ikus-entzunezko ikuskizuna eskainiko dute otsailean, martxoan eta apirilean.

Sarrerak urriaren 2an jarriko dituzte salgai, 12:00etan, Lasttour eta Izal taldearen webguneetan.