Albisteak
Aurkezpena
Eñaut Elorrietak Andoainen abiatuko du disko berria aurkezteko bira
Itziar Urdapilleta | Eitb.eus
Andoaingo Bastero Kulturgunean emango du 'Irteera argiak' aurkezteko lehen kontzertua, ostiral honetan, azaroaren 22an.
-
Eñaut Elorrietaren disko berria
Eñaut Elorrietak lan berria du, eta aurkezpen bira antolatu du Euskal Herriko hainbat txokotan. Irteera argiak diskoko kantuak estreinatzeko lehen emanaldia ostiral honetan, azaroak 22, emango du gernikarrak Andoainen, Bastero Kulturgunean.
Ondoren, azaroaren 24an, Urruñan izango da, Iturbidea salan, 16:00etan. Abenduan, beste bi hitzordu iragarri ditu: abenduaren 1ean, Bilbon, Arriaga antzokian, eta 22an, Donostian, Victoria Eugenia antzokian.
Elorrietak Gazteako 'Dida' saioan estreinatu zuen aurrerapen kantua: "Eguzki argitan".