Musika

Musika

'Gaztea Errepidean' kamioi berezia estreinatuko dugu Durangoko Azokan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Gazteak kalera aterako du musika denboraldi honetan, horretarako prestatutako kamioi berezi batekin. Xabi Solanok kontzertu berezia emango du bertan abenduaren 6an.

  • Gaztea Errepidean

    Gaztea Errepidean

Aurten 'Gaztea Errepidean' ekimena ipiniko dugu martxan, kamioi berezi baten bidez. Hala, hainbat irteera egingo ditugu, musika kalera eramateko. Lehena Durangoko Azokan izango da, eta kontzertu labur bat eskainiko du Xabi Solanok kamioiaren goiko partetik.

Azokaren ataritik 15:30ean abiatuko da 'Gaztea Errepidean'. Geldialdia egingo du Plateruena Antzokian. Hor izango da Solanoren txanda, disko berria aurkezteko.

Ondoren, Txurru eta Oihan Vega Gazteako esatariek musika ipiniko dute, Ezkurdi Plazan, 18:30 arte. Une oro, euskal musika entzungo da bozgorailuetatik.