Albisteak

Iragarpena

Extremodurok Kobetamendin eskainiko du azken kontzertua uztailaren 18an

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Robe Iniestaren bandak banadu egngo direla iragarri ostean, zortzi zuzeneko iragarri dituzte 2020rako.

  • Extremoduro

    Extremoduro

Extremodurok zaleak agurtzeko kontzertu-bira egingo duela iragarri du, taldea banandu egingo dela jakinarazi ostean. Robe Iniestaren bandak Kobetamendin emango du azken zuzenekoa, uztailaren 18an, prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera. Sarrerak salgai daude Ticketmaster sarean.

Aurretik, beste zazpi kontzertu emango ditu Plasenciako taldeak:

-Maiatzak 15 eta 16, Valentzian

-Maiatzak 22 eta 23, Murtzian

-Maiatzak 30, Sevillan

-Ekainak 5 eta 6, Madrilen

-Ekainak 13, Santiago de Compostelan

-Ekainak 20, Caceres

-Ekainak 26 eta 27, Bartzelonan

Hiru hamarkada

Ohar batean eman zuen taldeak behin-betiko banaketaren berri. Besteak beste, honako hau eman zuten aditzera: "Hainbeste urtez lan egin dugun modu berean jarraitzeko, ezinbestekoa da elkar ulertze berezia izatea. Gaur egun oraindik badugun arren, ez da bera".

1987an lanean hasi zenetik, Extremodurok estudioko hamaika disko argitaratu ditu, kontzertu mordoa eskaintzeaz gain. Azken lana 2013an kaleratu zuen Para todos los públicos izenburupean.