Musika

Urtarrilaren 16an

Gatibuk bideoklip berriaren grabazioan parte hartzeko deia egin du

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Gaur da azken eguna izena emateko, eta grabazioa bihar, osteguna, egingo dute Ondarroako Portuko Ranpin, 18:00etatik aurrera.

  • Gatibu

    Gatibu

Gatibuk bideoklip berria grabatuko du ostegun honetan, Ondarroako Portuko Ranpin, taldearen 20. urteurrena dela eta. Hori dela eta, deialdia egin dute Facebook bidez, parte hartu nahi duenak izena eman dezan. Gaur, asteazkena, da azken eguna horretarako.

Baldintza bakarra 16 urte baino gehiago izatea da, eta mezu pribatu bat bidaltzea Facebooken sartuta.