Albisteak

Asteburuan

Izaki Gardenak, Willis Drummond eta Revolta Permanent, asteburuko kontzertuen agendan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Horiez gain, Lisabo, Mursego eta beste hainbat banda arduratuko dira Euskal Herriko zenbait oholtza eta areto girotzeaz.

  • Izaki Gardenak

    Izaki Gardenak

Kontzertu ugari iango ditugu asteburu honetan Euskal Herriko zenbait txokotan barrena.

Ostiralean, adibidez, Willis Drummond eta Pelax Bilboko Kafe Antzokian arituko dira zuzenean, 22:00etatik aurrera. Izaki Gardenak taldekoek, bere aldetik, Lekeitioko Ikusgarri aretoan eskainiko dute kontzertua, 20:30ean hasita.

Halaber, honako zuzeneko hauek ere baditugu ostiraleko agendan: Lorelei (Andoain Bastero kulturgunean), Marlango (Bilboko BBK aretoan), eta Azken Sustraiak + Rebel Noise! (Oñatiko Ikatza tabernan).

Larunbatean ere izango da zer entzun Euskal Herrian. Batetik, Revolta Permanent eta Lau Katu Tolosako Bonbereneako oholtzara igoko dira. Bestetik, Lisabo, Mursego eta Telmo Trenor Donostiako Antiguo auzoko frontoian izango dira.