Albisteak

Kontzertuak

Skakeitan, Green Valley eta Soziedad Alkoholika, '40 Minutu Rock' jaialdian

Gaztea

Horiez gain, Mafalda, Tremenda Jauria, Kaleko Urdangak eta beste hainbat talde izango dira otsailaren 29an Durangon kontzertua eskaintzen.

  • Skakeitan

    Skakeitan

'40 Minutu Rock' jaialdiak talde ugari bilduko ditu otsailaren 29an Durangoko Landako Gunean. Green Valley, Skakeitan, Soziedad Alkoholika eta Mafalda taldeez gain, Tremenda Jauria, Kaleko Urdangak, Rotten XIII, The Potes, Mocker's, Tribade, Arkada Social eta Tximeleta taldeek osatuko dute aurtengo kartela. 

Halaber, honako hauek arituko dira karpa txikia girotzen: Elepunto, Klag klub, Belardi Rockers, Aiala & Mudo, Nikotina & Little Martin Selektah.

10:30ean irekiko dituzte aretoko ateak, eta jarraian hasiko dira kontzertuak. Sarrerak Internet bidez eros daitezke. 18 euro ordaindu behar dira aldez aurretik erostekotan, eta 22 euro, berriz, bertan eskuratuz gero.