Albisteak

Martxoaren 7tik 14ra

Sua, Lisabö, Dupla eta Xsakara, Gernikako Lekuek jaialdian

Gaztea

Horiez gain, beste talde ugarik osatuko dute zazpigarren edizioko kartela. Kontzertuak ez ezik, tailerrak, erakusketak eta hitzaldiak ere antolatu dituzte.

  • Sua taldea

    Sua taldea

Gernikako Lekuek jaialdiak prest du aurtengo kartela. Talde mordoa bilduko ditu zazpigarren edizioak, martxoaren 7tik 14ra: Sua, Lisabö, Dupla, Xsakara, Pony Bravo, Ash Grunwald, Wormed, Los Hermanos Cubero, Gaizka Insunza, The Offenders, John Duer & The Blue Freaks, Elena Setien, Elle Belga, Stained Blood, Moonshakers, Urgatz, Arima, Joseba B Lenoir, Mocker's, Orreaga 778, Fractality, Lomoken Hoboken, Gambardella, Gonzalo Portugal, The Brontës, Irina Gonzalez, This is not a fugazi Show, Laukatu, Larregi, Marcelo Escrich eta Rafa Aceves Duo.

Musika-kontzertuez gain, bestelako jarduerak ere antolatu dituzte: disko-jartzaileak, tailerrak, erakusketak, hitzaldiak, disko eta arte azoka, zine-kluba, proiekzioak, etab.

Bonuak salgai daude, 25 euroko prezioan, Gernikako Astra, Aterpe, Ospa eta Zaplast tabernetan.