Albisteak

Ekimenak

Zetak taldeak solasaldiak egingo ditu Instagram bidez

Gaztea

Ahikarnet, Facu Diaz eta Suu hitzorduak antolatu ditu Pello Reparazen bandak, Instagram bidez, 19:00etan hasita.

  • Zetak

    Zetak

Zetak taldeak topaketa batzuk antolatu ditu aste honetan zenbait gobidaturekin Instagram Live bidez. "Krisi garaian, hitzak batzen gaitu" aldarripean, Ahikar Azcona Ahikarnet gazte nafarrarekin hitz egingo dute asteartean, 19:00etatik aurrera. Sare sozialetan jarraitzaile mordoa pilatu ditu Azconak, eta "La Casa de Papel" telesail famatuan ere hartu du parte.

Asteazkenean, Facu Diaz aurkezle eta umoristaren txanda izango da; ostegunean, berriz, Suu abeslari kataluniarra gonbidatu dute. Ventura diskoa kaleratu berri du, eta datozen hilabeteetan aurkezteko asmoa du.