Albisteak

Ekainaren 20an

EP berria aurkezteko kontzertua eskainiko du Bulego taldeak Azkoitian

Gaztea

Oteiza Frontoian izango da zuzenekoa, 19:30ean. Segurtasuna bermatzeko protokoloa ezarriko dutela azaldu du Azkoitiako Udalak, hedabideei igorritako ohar batean.

  • Bulego taldea

    Bulego taldea

Bulego taldeak EP berria aurkezteko kontzertua emango du datorren ekainaren 20an, Azkoitian. Herriko Udalarekin elkarlanean abiatutako ideia berezia da: "Herria Berpizten" ekimena, hain zuzen ere

Udalak eta Bulego taldeak ohar batean azaldutakoaren arabera, zuzenekoa Oteiza Frontoian izango da, 19:30ean hasita. Segurtasuna bermatzeko protokoloa ziurtatu du bandak. Ekitaldian 200 pertsona egon ahal izango dira, eta bost gune aurreikusi ditu, bakoitza kolore batekin. Hala, publikoaren espazio ¿sikoa mugatuko da ekitaldiaren hasieratik amaierara arte.