Albisteak

Iragarpena

Belakok autozineetan egingo duen biraren datak iragarri ditu

Gaztea

Talde bizkaitarrak Getxon egingo du geldialdia ekainaren 27an. Aurretik, ekainaren 25ean, Madrilen izango da, eta hilaren 26an, Denian.

  • Belako

    Belako

Koronabirusaren krisiak eragindako egoera berrira egokituz, Belako taldeak kontzertu-bira iragarri zuen Plastic Drama diskoa aurkezteko, agertoki gisa autozineak erabiliz. Orain, zuzeneko horien daten berri eman du laukote bizkaitarrak.

Oraingoz, geldialdi bakarra egingo dute Euskal Herrian; Getxon, hain zuzen ere. Horrez gain, Madrilen izango dira ekainaren 25ean, eta Denian, hilaren 26an.

Sarrerak eskuragarri daude Ticketmaster sarean.