Albisteak

Iragarpena

Vetusta Morlak bertan behera utzi du irailean Iruñean ematekoa zuen kontzertua

Gaztea

'Canciones dentro de canciones' biran aurreikusitako gainerako zuzenekoak ere ez eskaintzea erabaki du talde madrildarrak.

  • Vetusta Morla

    Vetusta Morla

Vetusta Morla taldeak 'Canciones dentro de canciones' kontzertu-bira bertan behera uztea erabaki du, eta, ondorioz, irailaren 26an Iruñean eskaintzekoa zuen zuzenekoa ere bai.

Banda madrildarrak ohar batean azaldu duenez, koronabirusaren pandemiak eragindako araudi berriak ez du ahalbidetzen prestatutako ikuskizuna behar bezalako baldintzetan egitea. Iruñean ez ezik, Valentzian eta Sevillan ere zituen aurreikusita kontzertuak.