Albisteak

Limones en Invierno

Izarok Chillida Lekun iragarritako bi kontzertuetarako sarrerak, agortuta

Gaztea

Uztailaren 30ean eta 31n dira emanaldiak eta salgai jarri eta ordu gutxira agortu ziren. Beste hainbat zuzeneko iragarri ditu; besteak beste, Gasteizen, abuztuaren 9an.

  • Izaro Andres, 'Limones en Invierno'

    Izaro Andres, 'Limones en Invierno'

Izarok hainbat kontzertu iragarri ditu uztailean eta abuztuan, Limones en Invierno diskoa aurkezteko biraren baitan. Lehena uztailaren 26an emango du, Madrilen, La Riviera aretoan. Ondoren, uztailaren 30ean eta 31n, Chillida Lekun izango da abeslari mallabiarra. Bi zuzeneko horietarako sarrerak salgai jarri eta ordu gutxitara agortu ziren.

Abuzturako, lau kontzertu aurreikusi ditu:

-Abuztuaren 1ean, Santanderren, ('Gira en Kasas' musika zikloa).

-Abuztuaren 9an, Gasteizen, (Iradier Arena).

-Abuztuaren 28an, Coruñan,  ('Gira en Kasas' musika zikloa).

-Abuztuaren 29an, Xixonen (La Laboral)

Sarreral izaromusic.com webgunean daude salgai.