Albisteak

Iragarpena

Donostia Festibala musika jaialdia 2021era atzeratu dute

Gaztea

Antolakuntzak azaldu duenez, "edukiera handiko ekitaldiak arautzen dituzten arau berriak direla eta, ezinezkoa da jaialdia aurreikusia genuen moduan egitea".

  • Donostia Festibalaren iazko edizioko argazkia.

    Donostia Festibalaren iazko edizioko argazkia.

Donostia Festibala musika jaialdia 2021era atzeratu dute antolatzaileek, Instagram bidez jakinarazi dutenaren arabera. "Edukiera handiko ekitaldiak arautzen dituzten irizpide berriak direla eta, ezinezkoa da jaialdia aurreikusia genuen moduan egitea", azaldu dute ohar batean.

Hori dela eta, 2021eko irailaren 17an eta 18an izango da hurrengo edizioa. Sarrerak erosita zutenek horiek erabili ahal izango dituzte datorren urtean. Dena den,  itzuli nahi izanez gero, uztailaren 17tik 31ra dago horretarako aukera, Donostia Festibalaren webgunean.

Kase. O, Los Chikos del Maiz, Lola Indigo, Don Patricio, Dellafuente eta beste hainbat artista zeuden iragarrita irailaren 17an eta 18an, Donostiako Hipodromoan egitekoa zuten edizioan.