Albisteak

Astarbe sagardotegia

Kilimak taldeak zuzenean joko du larunbat honetan, Astigarragan

Gaztea

Sagar Kultur ekimenaren baitan, Astarbe Sagardotegiak Maketa Lehiaketa Entzulearen Sariaren irabazlearen kontzertua hartuko du, 22:30etik aurrera.

  • Kilimak, Maketa Lehiaketako finalean

    Kilimak, Maketa Lehiaketako finalean

Kilimak taldeak kontzertua eskainiko du larunbat honetan Astigarragan, Astarbe sagardotegian. Sagar Kultur ekimenak antolatuta, Gaztearen Maketa Lehiaketako irabazleen doinuak entzuteko aukera izango da 22:30etik aurrera.

Nahi izanez gero, aurretik afaria antolatu dute eta txartelak eskuragari daude. Kontzerturako sarrerak zein afarirako erreserbak internet bidez egin daitezke.