cerrar buscador

Astigarraga

1 / 13 Hurrengoa
Zainzuri erreak, Astigarragako Mendizabal sagardotegiko proposamena

Zainzuri erreak, Astigarragako Mendizabal sagardotegiko proposamena

Denboraldiko produktuak aprobetxatuz egindako errezeta dastatzeko aukera izan dugu Astigarragako Mendizabal jatetxera egindako bisitan. Ikusi emaitza bideo honetan.

Sara Majarenas ETAko kide ohia EH Bilduren Astigarragako zerrendatik kanpo utzi du Hauteskunde Batzordeak

Nolanahi ere, zerrenda bera ez du baliogabetu Batzordeak. Auzitegi Nazionalak Majarenas 2028ra arte gaitasungabetuta dagoela egiaztatu eta gero etorri da erabakia.

Auzitegi Nazionalak egiaztatu du Sara Majarenas ETAko kide ohia gaitasungabetuta dagoela

Fiskaltzak horren berri eman dio Donostialdeko Hauteskunde Batzordeari. Majarenas hamargarrena da EH Bilduren Astigarragako zerrendan.
Elkarrekin Astigarragan izan da, Gipuzkoan gazteen biztanlegoa haztea lortu duen herri bakarrenetarikoan

Elkarrekin Astigarragan izan da, Gipuzkoan gazteen biztanlegoa haztea lortu duen herri bakarrenetarikoan

Koalizioako kideek ohartarazi dute, baina, biztanle gazte berrien etorreraren arrazoia, egungo turismo motaren ondorioak direla, etxe bila, jatorritik alde egin behar izan baitute

Emarri emakumeen giza-proba taldeak 10 urteko ibilbidea ospatuko du igandean Astigarragan erakustaldi batekin

Emarri emakumeen giza-proba taldeak 10 urteko ibilbidea ospatuko du igandean Astigarragan erakustaldi batekin

Emarri emakumez osaturiko giza-proba taldeak 10 urte betetzen ditu, eta igandean, maiatzak 14, erakustaldia egingo dute Astigarragako plazan 17 kiderekin. Entrenamenduan izan gara haiekin, eta lan egiteko duten moduaz eta taldearen bilakaeraz aritu dira.

Astigarragako Gurutzeta x Txuleta sagardotegiko bakailaoa pil-pilean dastatu dugu

Astigarragako Gurutzeta x Txuleta sagardotegiko bakailaoa pil-pilean dastatu dugu

Gurutzeta sagardotegia José Ángel Goñiren birraitonak zabaldu zuen. 2023. urtean baina proiektu berri bati ekin diote, Txuleta jatetxearekin elkarlanean, Gurutzeta x Txuleta sagardotegia. Bada, Edu Lasarte eta Edu Plaza sukaldariek bakailaoa pil-pilean prestatu digute.

Xabi Loarte, lohi artetik baloi artera

Xabi Loarte, lohi artetik baloi artera

Nahiz eta ez den beti xamurra, bihotzez eta bihotzetik bizitzea daukagu denok helburu, hala bizi du behintzat kirola zein bizitza Xabi Loartek. Baratzea du kantxa eta kantxa baratze. 

Xabi Loiarte, eskubaloiko entrenatzailea eta barazki ekologikoen ekoizlea, gaur ''Helmuga'' saioan

Xabi Loiarte, eskubaloiko entrenatzailea eta barazki ekologikoen ekoizlea, gaur ''Helmuga'' saioan

Xabi Loiarte eskubaloi jokalaria izan zen gaztetan eta nahiz eta 25 urterekin jokatzeari utzi zion, orain entrenatzaile modura dabil Astigarragako Mundarro klubean. Gainera, barazki ekologikoak ekoiztea du ogibide.

Erle kopurua nabarmen murrizten ari da klima aldaketaren ondorioz

Erle kopurua nabarmen murrizten ari da klima aldaketaren ondorioz

Polinizazioa egiteko ezinbestekoak dira erleak, eta hainbat lekutan neurriak hartzen hasi dira egoerari aurre egiteko. Astigarragako Zapiain sagardotegian, esaterako, erlauntzak jarri dituzte sagastian, loreen ernalkuntza bermatzeko.  

AHTaren Hernani eta Astigarraga arteko zatia urtebete barru amaituko du Jaurlaritzak

AHTaren Hernani eta Astigarraga arteko zatia urtebete barru amaituko du Jaurlaritzak

Hernani eta Astigarraga arteko zatiak ia bi kilometro eta erdi ditu eta 94 milioiko inbertsioa behar izan du. Urumea ibaia birritan zeharkatzen du, eta hain zuzen ere uholde arriskua saihesteko zubibide tenkatua egin behar izan dute.

Astigarragako igogailu batean harrapatutako adingabe talde bat erreskatatu behar izan dute suhiltzaileek

Astigarragako igogailu batean harrapatutako adingabe talde bat erreskatatu behar izan dute suhiltzaileek

Arrobitxulotik Santio Zeharra auzora igarotzeko igogailu publikoan gertatu da. Bide erdian ataskatuta geratu da eta, azkenean, suhiltzaileek igogailuaren kristalak apurtu behar izan dituzte adingabeak bertatik ateratzeko. Denak onik daude.

Zurrukutuna dastatu dugu, Astigarragako Roxario jatetxean

Zurrukutuna dastatu dugu, Astigarragako Roxario jatetxean

Lehenik eta behin, Astigarragako Roxario jatetxearen historia azaldu digu Txaro Zapiainek. Ondoren, sukaldera joan gara, zurrukutuna nola egiten duen ikustera.

Astigarraga eta Irun arteko tren zerbitzua 2024aren amaieran itzuliko da normaltasunera

Astigarraga eta Irun arteko tren zerbitzua 2024aren amaieran itzuliko da normaltasunera

Astigarraga Irun tartean hirugarren haria jartzeko lanak 2024. urtearen amaieran amaituko dira, Adifek esku artean dituen aurreikuspenen arabera. Horri esker, bi bideak berrezarri ahal izango dira, eta aldirietako zirkulazioan normaltasuna berreskuratu ahal izango da.

2024ko amaieran bukatuko dituzte Astigarraga eta Irun lotzen dituen hirugarren hariaren lanak

2024ko amaieran bukatuko dituzte Astigarraga eta Irun lotzen dituen hirugarren hariaren lanak

2018an bertan behera utzi zituzten obrak, tunelaren 200 metro konpondu ostean. Izan ere, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen lan horien ardura zeukan enpresa.
Echevestek Euskadiko osasun publikoaren narriadura salatu du

Echevestek Euskadiko "osasun publikoaren narriadura" salatu du

Ezker Anitza-IU Aliantza Berdea Elkarrekin Podemoseko Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak Osasun sailburuari leporatu dio "profesionalei eta herritarrei ez entzutea" eta "Osakidetzaren desegitearen aurkako gizarte aldarriari entzungor egitea".
Sagardoa eta garagardoa nahastuz, Artz izeneko edari berria sortu dute

Sagardoa eta garagardoa nahastuz, Artz izeneko edari berria sortu dute

Bardoze eta Astigarragako bi ekoizle ezagunen artean sortu dute. Momentuz bi zapore dituzte: bata, garagardo zuriarekin egina, eta bestea, gerezi, mugurdi eta Ezpeletako piperrarekin.
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak ''txotx'' denboraldiari hasiera eman diote Gipuzkoan

Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak ''txotx'' denboraldiari hasiera eman diote Gipuzkoan

Denboraldiari hasiera emateko ekitaldia Astigarragako Alorrenea sagardotegian egin da. Aurten zutik dastatu ahal izango da, aurreko urteetan baino uzta mugatuagoa eta garestiagoa izango duen sagardoa.

Hastear da txotx denboraldia

Hastear da txotx denboraldia

Irekiera ekitaldia gaur egingo dute Astigarragan, eta bihar, berriz, Araban eta Goierrin. Aurten, gainera, bi urteren ondotik, zutik dastatu ahal izango da sagardoa kupeltegietan.
Lau ibilgailu erre dira Astigarragan, horietako batean piztutako sute batengatik

Lau ibilgailu erre dira Astigarragan, horietako batean piztutako sute batengatik

Argitu gabeko arrazoiengatik, auto batek su hartu du eta gertuko beste hori erre ditu. Astigarrako Pelota kalean jazo da ezbeharra, goizalde partean.

Auto bat kiskali da Astigarragan eta suak beste lau ibilgailu kaltetu ditu

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 06:15 aldera jaso dute abisua, Astigarragako (Gipuzkoa) Pelota kalean ibilgailu bat erretzen ari zela ohartarazteko. Sua zerk eragin ote duen ikertzen ari dia.
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek irekiko dute 2023ko txotx bolada

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek irekiko dute 2023ko txotx bolada

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 11an, emango zaio hasiera sagardo garaiari, Astigarragan.
Asteasu, Astigarraga eta Hernani UEMAko kide dira gaurtik aurrera

Asteasu, Astigarraga eta Hernani UEMAko kide dira gaurtik aurrera

Herri horiek gehituta, 97 izatera heldu da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, 300.000 biztanleko langa gainditu duelarik.
Nola ikusten dituzte Astigarragako haurrek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak?

Nola ikusten dituzte Astigarragako haurrek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak?

Astigarragako Herri Eskolan izan da Marta Elvira bertako haurrekin, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots izan dituzte hizpide. Zer iritzi dute "martistek" pailazoez? Beraiek pailazo onak al dira? Marrazkiak egin dituzte.

Astigarragan eta Sarrigurenen nabarmen egin du gora biztanleriak azken urteetan

Astigarragan eta Sarrigurenen nabarmen egin du gora biztanleriak azken urteetan

Bi hamarkadatan, Astigarragan, bikoiztu egin da biztanleria. Sarrigurenek, berriz, hamar biztanle zituen 2001ean, eta 15.000 ziren 2021ean.

''Ez dago altxor modura daukadan aurkikuntza bat, lortzen dugun informazio guztia da niretzako altxorra''

''Ez dago altxor modura daukadan aurkikuntza bat, lortzen dugun informazio guztia da niretzako altxorra''

Jexux Tapiak txikitatik zeukan argi arkeologo izan nahi zuela. Historiaurrearekin maiteminduta dago bera eta garai haietan ehizarako eta arrantzarako erabiltzen zituzten tresnak ekarri dizkigu.

Odei Astibia, Zo-zongó!! konpainia: ''Kaleko emanaldietan magia sortzen da askotan eta aprobetxatzen dugu''

Odei Astibia, Zo-zongó!! konpainia: ''Kaleko emanaldietan magia sortzen da askotan eta aprobetxatzen dugu''

2004an kaleko perkusio talde bezala sortu zen "Zo-zongó!" konpainia eta kooperatiba bat izatera iritsi da. Tokian tokiko musikariek hartzen dute parte barruko zein kanpoko ikuskizunetan. Odei Astibia konpainiako kidearekin izan gara gurean.

Hodei Exposito, nagusi debutean Alberdiren aurka (22-13)

Hodei Exposito, nagusi debutean Alberdiren aurka (22-13)

Hodei Expositok pilotari profesional moduan debutatu du Tolosako Beotibarren. Promozio mailako 4 t'erdikoan estreinatu da, garaipenarekin gainera, Jon Alberdiri 22-13 irabazita, final-laurdenetarako ligaxkara sailkatuz.

Itzalita geratu da ibilgailuak desegiteko Astigarragako enpresan bart piztutako sutea

Itzalita geratu da ibilgailuak desegiteko Astigarragako enpresan bart piztutako sutea

Sua 21:00ak aldera piztu da Peio Berra enpresan, Bidebitarte industrialdean, Astigarragako futbol-zelaitik gertu.
Hodei Exposito eta Juantxo Koka, pilota zaletasunagatik elkartuta

Hodei Exposito eta Juantxo Koka, pilota zaletasunagatik elkartuta

Hodei Expositok pilotari profesional bezala debutatuko du larunbatean Tolosako Beotibarren, Asperen eskutik. Astigarragako aurrelaria eta entrenatzailearekiko harremana sakonago ezagutu ditugu.

Zer da Hiri Mugikortasun Jasangarrirako plana?

Zer da Hiri Mugikortasun Jasangarrirako plana?

Gipuzkoako hiru udalerriren adibideak landu ditu Iñigo Ocamica arkitektoak: Astigarragako, Hondarribiko eta Zarauzko mugikortasun planak.
Hodei Expositok debuta egingo du Asperekin

Hodei Expositok debuta egingo du Asperekin

Expositok hurrengo bi denboraldietarako sinatu du kontratua. Astigarragakoak urriaren 8an jokatuko du lehen partida Tolosako Beotibarren.
Gabonetako argiak jartzearen alde bozkatu dute Astigarragako herritarrek

Gabonetako argiak jartzearen alde bozkatu dute Astigarragako herritarrek

Udalak egindako galdeketan parte hartze baxuak zeresana piztu du herrian. Era telematikoan egin behar zen. 9.500 biztanle ditu Astigarragak, eta 16 urtetik gorako 269 herritarrek bakarrik bozkatu dute.

Aurten ere, Gabonetako argiak piztuko dituzte Astigarragan

Udalak deitutako herri galdeketan parte hartzea oso txikia izan da (269 boto), eta horien artean 165ek baiezko botoa eman dute.
Añarbeko ubide berria eraikitzeko lanak 2023an hasiko dira

Añarbeko ubide berria eraikitzeko lanak 2023an hasiko dira

Donostialdeko hamar bat udalerriko eta Pasaiako badiako 318.000 urez hornitzea ahalbidetuko du kanal berriak.  
Jaime Romero, hamaseigarren Europako Txapelketako bakarkako jazarpen proban

Jaime Romero, hamaseigarren Europako Txapelketako bakarkako jazarpen proban

Astigarragakoak ez du aurrera egin sailkapen txandan. Hala ere, txapelketan izan duen parte-hartzearen balorazio positiboa egin du

Astigarragako 24 urteko gazte bat hil da Eretako moto istripu batean

Istripua 14:45ak aldera gertatu da. Hainbat lagun Soudet mendatea igotzen ari zirela, gaztearen motorra errepidetik irten eta amildu egin da.
Bypassa jarri dute N-1en, Tolosa parean, errepidearen zorua berreraikitze-lanengatik

Bypassa jarri dute N-1en, Tolosa parean, errepidearen zorua berreraikitze-lanengatik

Bi aste iraungo dute obrek, abuztuaren 6tik 21era. 3,5 tonatik gorako kamioiek debekatuta izango baitute Andoain eta Beasain artean zirkulatzea.
Txantxarra, Neolitotik gure haginetan

Txantxarra, Neolitotik gure haginetan

Gizakiaren gorputza, neolitoan izan zen esnekiak prozesatzeko gai. Baina esnekiez gain, zerealak lantzen ere hasi zen gizakia garai hartan. Elikadura aldaketa bat ekarri zuen horrek, eta aldaketa horri buruz gehiago jakiteko Aranzadiko Historiaurre Sailera jo dugu, Jexux Tapia Sagarnarengana.

Txuleta eder bat prestatu digute Astigarragako Lizeaga sagardotegian

Txuleta eder bat prestatu digute Astigarragako Lizeaga sagardotegian

Astigarrako Lizeaga sagardotegian egon gara bertan ekoizten duten sagardoa dastatzen. Asier eta bere lehengusuak sagardoa egiten duten 6. generazioa dira eta gaurkoan txuleta on batekin laguntzeko aukera izan dugu.

Unai Zapiain: “Bost egun izan genituen Rosaliaren “Chicken Teriyaki”ko jantziak egiteko”

Unai Zapiain: “Bost egun izan genituen Rosaliaren “Chicken Teriyaki”ko jantziak egiteko”

Unai Zapiain astigarragarra ONRUSHW23FH markako kidea da. Kataluniar enpresa honek Motomami mundua sortzen lagundu dio Rosaliari, "Chicken Teriyaki"ren bideoklipean daraman arropa diseinatu baitu.
1 / 13 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena