Albisteak

Irailaren 17tik 19ra

Donostia Festibala Urban jaialdia tokiz aldatuko da aurten: Hipodromotik hirira

eitb.eus

Gatibu, Ezpalak, Hakima Flissi eta Matilda taldeek egokitutako emanaldiak eskainiko dituzte. Tabakalera, Doka, Koldo Mitxelena eta Intxaurrondo K.E. aretoetan izango dira kontzertuak.

  • Hakima Flissi. Argazkia: Iker Basterretxea

    Hakima Flissik ostiralean joko du Dokan

Donostia Festibala jaialdiak edizio egokitua antolatu du aurten: Donostia Festibala Urban. Hipodromoan izan beharrean, Donostiako hainbat leku prestatu dituzte, hamar bat talderen emanaldiak hartzeko, edukiera eta formatu bereziak kontuan izanik.

Tabakalerako Kutxa Kultur Terraza, Doka, Koldo Mitxelena eta Intxaurrondo K.E. eremuetan izango dira kontzertuak, ostegunetik igandera: Gatibu, Ezpalak, Hakimna Flissi, Foyone, Lemy River, Venturi, Ido, J Martina eta Matilda. Sarrerak salgai daude gaurtik aurrera, www.donostiafestibala.com webgunean.

Ostegunean, Idok eta J Martinak joko dute zuzenean Tabakalerako terrazan, 20:30ean; ostiralean, Hakima Flissi eta Matilda Dokan, 20:00etan: larunbatean, berriz, Letamina Taller (Koldo Mitxelenan, 17:00etan), Gatibu + Ezpalak (Dokan, 19:30ean), Lemy River + Venturi (Tabakalerako terrazan, 20:30ean) eta Foyone (Intxaurrondo K.E.n, 21:00etan).