Albisteak

Azaroak 21 eta 22

Viva Belgrado, Zea Mays, Joseba Irazoki eta lagunak eta Kokein, Ordiziarrocken

Gaztea

Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira zuzenekoak jaialdiaren webgunean.

  • Kokein

    Kokein

Zea Mays, Viva Belgrado, Joseba Irazoki eta lagunak eta Kokein taldeek girotuko dute aurten Ordiziarrock musika-jaialdia, Jakintza ikastolan. Ekimenaren XVII. edizioa izango da aurten. Hasiera batean urriaren 23an eta 24an egitekoa zen, Ordiziarrock Ekintzak lantaldeak antolatuta, baina pandemiaren ondorioz, atzeratu behar izan zuten. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da jaialdiaren webgunean.

Viva Belgradok abiatuko du lehen eguneko kartela, azaroaren 21ean. Kordobako taldeak disko berria aurkeztuko du Ordizian: Bellavista. Ondoren, Joseba Irazoki eta lagunak igoko dira oholtza gainera.

Bigarren egunean, Zea Mays eta Kokein taldeen musikaz gozatzeko aukera izango dugu. Zea Maysek hogei urte baino gehiago daramatza agertokiz agertoki, eta bilbotarren abestiak euskal musikaren klasiko bilakatu dira.

Kokeinekoen rock doinuek ere girotuko dute jaialdia azaroaren 22an. Eibarko boskoteak bi kantu berri kaleratu zituen 2019an, Lera izeneko EPan bilduta, taldearen 20. urteurrena ospatzeko.

Azkenik, bi egunetan, DJ Monky Man disko-jartzaileak girotuko du festa kontzertuak amaitzen direnean. Sarrerak salgai daude jaialdiaren webgunean.