Albisteak

Iruñean

Belako, Zetak eta El Columpio Asesino, SantasPascuas jaialdian

Gaztea

Zuzenekoak abenduaren 25ean eta 26an izango dira, Iruñean. Sarrerak salgai daude jaialdiaren webgunean.

  • Belako

    Belako

Zetak, Belako eta El Columpio Asesino taldeek SantasPascuas jaialdian hartuko dute parte aurten. El Columpio Asesinok eta Belakok abenduaren 25ean eskainiko dute kontzertua; Zetakek, berriz, abenduaren 26an. Hiru emanaldiak Nafarroa Arenan antolatu dituzte, agertoki gaztean, 19:30etik aurrera. 18:00etan irekiko dituzte ateak.

Horiez gain, kartela osatuko duten gainerako taldeen berri eman dute antolatzaileek Bilboko Euskalduna Jauregian egindako aurkezpenean. Juarez, Ketekalles, Silvia Perez Cruz eta beste hainbat izango omen dira bertan.

Sarrerak jaialdiaren webgunean daude salgai.